2024ko Euskal Literaturaren Akademiaren Saria erabakitzeko lehen fasea itxi da. 218 akademikideek martxoaren 28ra arte eman ahal izan dute botoa, urte horretan argitaratutako euskarazko literatura-lanik gogokoena hautatzeko.
Lehen txandan, liburu guztiak sar zitezkeen, baina ez du inork lortu botoen %40a gainditzea. Hori dela eta, bost finalista aukeratu dira, bigarren txandara pasatzeko: Miren Amurizaren Pleibak, Joxean Agirreren Gizon barregarriak, Unai Elorriagaren Francesco Pasqualeren bosgarren arima, Uxue Alberdiren Hetero eta Beñat Sarasolaren Coca-Cola bat zurekin.
Finantza-arazoak, erronka nagusi
Apirilaren 27ra arte zabalik egongo da bigarren bozketa fasea. Hala ere, 111 Akademiak zailtasun ekonomikoak ditu, eta Larramendi Bazkunak erabakiko du ekimenari jarraipena ematen zaion. Jon Unanue buruak azpimarratu du babesik ez izateak egitasmoa arriskuan jarri duela. Akademiakideei deia egin zaie, ahalegina bateratzeko sariaren prozesua aurrera eramateko.