Metro Bilbaok segurtasun enpresa israeldarra kontratatu du

uriola.eus 2025ko api. 14a, 12:54

Metro Bilbaok Lutxana-Plentzia tarteko instalazioak eta material mugikorra zaintzeko zerbitzua I-SEC Aviation Security S.L enpresari esleitu dio. Apirilaren 30ean mobilizazioa egingo dute Metro Bilbaoren egoitzaren aurrean, kontratu honen aurka protesta egiteko.

Metro Bilbaok Lutxana-Plentzia tarteko instalazioak eta material mugikorra zaintzeko zerbitzua I-SEC Aviation Security S.L enpresari esleitu dio. Kontratua bi urtez indarrean egongo da, 2025eko maiatzaren 1etik aurrera.

I-SEC Aviation Security ICTS International konpainiaren filiala da, eta Israelgo armadako kide ohi batzuek sortu zuten 1982an. Gaur egun, enpresaren zuzendari nagusia Rom Shaked da, Israelgo Inteligentzia Militarreko 8200 Unitatean aritutakoa.

Salaketak eta inplikazioa

Enpresa honen aurka hainbat salaketa jaso dira langileen eskubideak urratzeagatik. Gainera, Eusko Jaurlaritzak ere kontratatu du I-SEC, hainbat portu, ospiale eta aireportuetako segurtasunerako. Metro Bilbaoren erabakiarekin batera, Israelen politikekin lotutako enpresekin lankidetzari uko egiteko deia egin dute hainbat eragilek, horien artean, Bilbo-Palestina Herri Ekimena” eta “Nodo BDZ-Bizkaia” elkarteak.

Apirilaren 30ean mobilizazioa egingo dute Metro Bilbaoren egoitzaren aurrean, kontratu honen aurka protesta egiteko.