Bilbainada Lehiaketa abian da gaurtik hasita, hilak 15, ekainaren 2ra arte. Bilboko Udalak antolatutako lehiaketa honek Hiribilduaren gaurkotasunari buruzko abesti berrien sorkuntza sustatzea du helburu.
Lehiaketan parte hartzeko konposizioak Bilboko Udalaren web orriaren bidez bidali ahal izango dira, egilearen edo egileen datuak dituen inprimaki bat betez eta abestiaren letra nahiz grabazio bat erantsiz, mp3, wma edo ogg formatuan.
Epaimahaiak bilbainada onenak aukeratuko ditu, euskaraz zein gaztelaniaz. Bakoitzak 955 euroko saria jasoko du, Don Diego baten eskulturaz gain. Horretaz aparte, zortzi accesit banatuko dira, 420 eurorekin eta plaka batekin sarituak, hurrenez hurren. Lehiaketan parte har dezakete aldez aurretik saririk jaso edo editatu ez duten proposamen originalak dituzten egileek.
Iazko abesti sarituak Bilbainadas diskoan jasota daude, eta Bandcamp eta Youtube bidez entzun daitezke.
Ondare kulturala
Bilbainadak Bilboko ondare kulturalaren parte dira eta Bilboren, bere iraganaren, orainaren eta etorkizunaren inguruko kontakizuna sortzeko gaitasuna dute. Bilboren nortasun historikoa adierazteko eta zabaltzeko tresna dira, bai kulturari bai ondareari dagokionez, bizilagunek nondik datorren jakin dezaten.