Bilboko Udalak TaxiBilbao aplikazio mugikorra jarri du abian

uriola.eus 2025ko api. 15a, 12:32

Bilboko Bilbok taxi zerbitzua hobetzeko neurrien artean aplikazio bat gehitu du, zerbitzuan antzeman diren beharrei erantzuteko. Hiriko taxien % 96 baino gehiago berehala hasiko dira aplikazioa erabiltzen.

Bilbok Taxi zerbitzua hobetzeko neurrien artean aplikazioa bat gehitu du, izan ere, Bilbo biztanleko taxi-lizentzia gehien dituen hirietako bat izan arren, une jakin batzuetan, batez ere 22:00etatik aurrera eta asteburuetan, taxi-eskaintza ez da nahikoa.

Hori dela eta, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak hirian taxiaren sektorea ordezkatzen duten lau elkarteekin (Radio Taxi – Radio Taxi Nervión, Taxi Bilbao, Tele Taxi Bilbao eta Class Bilbao) hainbat neurri hartzea adostu du, zerbitzuan antzeman diren beharrei erantzuteko.

Neurrien artean, TaxiBilbao aplikazio mugikorra sartzea dago (Apple Storen eta iOSen eskuragarri), hiriko taxi guztiek nahitaez eduki beharko dutena. Aplikazioaren bidez taxi-zerbitzu bat eskatu ahal izango da, erabiltzailea taxi-geltoki batetik nahiko urrun badago.

Aplikazioak ibilbidearen hasieran jakinaraziko du zerbitzuaren prezioa, eta taximetroko eta aplikazioko prezioa desberdina bada, erabiltzaileak beti ordainduko du zenbatekorik txikiena.

Aplikazioak datuen analitika aurreratuarekin funtzionatzen du, eta inguruko trafikoaren egoerari buruzko denbora errealeko informazioa erabiliko du, ibilbide egokia eta bidaiarako behar den denbora birkalkulatu ahal izateko. Gainera, etorkizunean funtzionamendua optimizatzea ahalbidetuko duten datu asko emango ditu. Adibidez, aplikazioaren bidez ordainketa gehitzeko eta erreserba bat egiteko aukera. Aukera berri horiek datorren urtetik aurrera sartu ahal izango dira.

Bilboko sektoreko lau elkarteekin lortutako akordioari esker, hiriko taxien % 96 baino gehiago berehala hasiko dira aplikazioa erabiltzen. Laster, lizentzien % 100ek (774) izango dute aplikazio hori.

 

Beste hainbat neurri

Aplikazioaz gain, beste hainbat neurri hartu dituzte, besteak beste, gaueko txanda-aldaketa bi orduz aurreratzea adostu dute, hau da, 24:00etan egin beharrean 22:00etan egitea. Halaber, asteburuko gaueko ordutegian eskari handiena dagoen hilabeteetan, jardunean ez dauden gidariek zerbitzua emateko aukera izango dute. Adostu den beste neurri bat jarduera uzten dutenen lizentzien eskualdaketa bizkortzea izan da.

Lizentziak eskualdatzeari dagokionez, Udalak erabilerarik gabeko 5 lizentzia berreskuratu ditu azken hilabeteetan, eskualdatu eta zerbitzuan txertatzeko. Gaur egun, taxiaren udal-ordenantzaren arabera, lau urteko epea dago, gehienez ere, jarduera uzten dutenen lizentzia eskualdatu arte. Epe hori betetzen ez bada, Udalak lizentzia mobilizatuko du interesa duen norbaitek lizentzia lor dezan.