Bilbao BBK Live jaialdia Bizkaia osora hedatuko da maiatzean eta ekainean

uriola.eus 2025ko api. 21a, 09:47

"Herrian eta Hirian" izeneko ekimen honen bidez, jaialdiaren giro berezia eta musika zuzena herritar guztien eskura jarriko dira, sarrerak doan izanik. Maiatzaren 17an Abanto Zierbenan eta 24an Zornotzan izango dira Herrian saioak. Ekainaren 7an, berriz, Bilboko Abusu auzoan hartuko du lekua Hirian ekimenak.

Kultura eta musika Bizkaiko herri eta auzoetara hurbiltzeko asmoz, Bilbao BBK Live jaialdiaren aurkezpen ekitaldi bereziak prestatu dira. "Herrian eta Hirian" izeneko ekimen honen bidez, jaialdiaren giro berezia eta musika zuzena herritar guztien eskura jarriko dira, sarrerak doan izanik.

Maiatzaren 17an Abanto Zierbenan eta maiatzaren 24an Zornotzan izango dira Herrian saioak. Ekainaren 7an, berriz, Bilboko Abusu auzoan hartuko du lekua Hirian ekimenak. Programa zabal batean, Javiera Mena, Hens, Jimena Amarillo, Leihotikan, Los Deltonos, Colectivo Da Silva, Ben Yart eta beste hainbat artista izango dira agertokietan. Bilboko Abusu auzoan, Javiera Menaren pop elektronikoa eta Hens-en musika urbanoa izango dira protagonistak.

 

Musikaz blai 

Bizkaiko kaleak musikaz beteko dira maiatzean eta ekainean, Bilbao BBK Live jaialdi nagusiren atariko. Jaialdi nagusia uztailaren 10, 11 eta 12an izango da Kobetamendin. Egun horietarako sarrerak bilbaobbklive.com eta feverup.com webguneetan eros daitezke jada. BIlbon zehar ere kontzertu bereziak egongo dira.

BBK Banku Fundazioaren eta Kreatibo Industriak Fundazioaren lankidetzak Bizkaian kultura sustatzeko konpromisoa erakusten du. Ekimen honen bidez, musika eta artea herritar guztien bizitzetan presentzia izan dezan lortu nahi dute.