Argindarra joan da estatu osoan

uriola.eus 2025ko api. 28a, 13:40

Lehendakari Agirre eta Rafaela Ybarra Kaleen bidegurutzea

Ezezagunak diren arrazoiengatik, argindarrik gabe dago Euskal Herri ia osoa, Espainiako Estatua, Portugal, Andorra, Frantzia eta Alemaniko hainbat toki. Orain arte zabaldutako informazioaren arabera, badirudi gutxinaka bueltatzen ari dela. 

Eguerdiko 12:30ak pasatuta, argindarra joan da Euskal Herri ia osoan, Espainiako estatuan, Portugalen, Andorran, Frantzian eta Alemanikoa hainbat lekutan. Hainbat ondorio ari da eragiten, besteak beste: semaforoek ez dute funtzionatzen, igogailuetan jendea harrapatuta geratu da, garraio publikoetan ere arazoak sortzen ari dira...

Bestalde, Petronorrek azaldu du ke-zutabeak sorgailuen aktibatzearen ondorio direla. Muskizeko instalazioetan sute bat dela errefusatu du Petronorrek, eta itzalaldiaren ostean hartutako segurtasun-neurriekin lotu du ikusgai diren ke-zutabe horiek.

Bere aldetik, Renfek azaldu du itzaldiaren eraginez "hainbat tren geldirik" daudela, eta aurreikusitako joan-etorri asko bertan behera geratuko direla.