Loraldia Eskolak Euskal Kulturaren transmisioa bultzatuko du maiatzaren 8an

uriola.eus 2025ko api. 29a, 12:22

“Euskal kultura harrobi gosez: hezitzaileak eta irakasleak bidelagun” izango da jardunaldi honen izenburua. Bertan, irakasle eta hezitzaileek euskal kultura eskolara eramateko estrategiak partekatuko dituzte Euskal kulturaren erronkei aurre egiteko baliabideak, formazioak eta praktika onak aztertuz.

Loraldia Eskolak 3. topaketa abian jarriko du maiatzaren 8an goizeko 9:00etatik 13:00etara DOK Bilbao Berrikuntza Faktoriako entzungelan. Bertan, irakasle eta hezitzaileek euskal kultura eskolara eramateko estrategiak partekatuko dituzte. Euskal kulturaren erronkei aurre egiteko baliabideak, formazioak eta praktika onak aztertuko dira. 

Loraldia Eskolak jada 9 urteko esperientzia du 29 ikastetxetan proiektu sortzaileak garatzen. “Euskal kultura harrobi gosez: hezitzaileak eta irakasleak bidelagun” izenburuz ezagutzen den jardunaldi honetan, hainbat adituk ekarpenak egingo dituzte, hala nola Iratxe Retolazak kultur hezkuntzari buruzko marko teorikoa ezarriko du. Bestalde, Kultura Eskolaren proiektuaren aurkezpena egingo dute Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek. Ikastetxeetako hizkuntza proiektuen eta curriculumaren etorkizuna ere eztabaidatuko dira Loraldia Eskolak maila eta helburu ezberdinetara zuzendutako zazpi proiektu ezberdin eskainiz: Ttipia, Lorekolore, Airean, 7 kantu, Lore jokoak, Kamara sartu eta Loreak tailerretan.

Parte hartzeko izen-ematea hemen.