Zinemaren historiako aktore ikonikoenetako bat den Bill Murray Arriaga Antzokira iritsiko da datorren ekainaren 19an New Worlds emanaldia eskaintzera arratsaldeko 19:30ean. Jon Vogler biolontxelo-jotzailearekin batera sortu duen proiektua da, eta Mira Wang biolinista eta Vanessa Pérez pianojolea ere beraiekin igoko dira oholtzara.
New Worlds emanaldiak musika, literatura eta poesia uztartzen ditu, eta Bill Murrayk ingeles hutsean antzezten du, hori dela eta, ingelesez jarraitzeko gai ez direnentzat, ikuskizunak goitituluak izango ditu, bai euskaraz, bai gaztelaniaz (aktoreak inprobisatutako atalenak izan ezik). Sarrerak 35 eta 69 euro artean daude salgai webgunean edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.
Ghostbusters (Mamu-harrapatzaileak) edo Lost in translation film ospetsuen protagonista izandako zinemako mito bat da Bill Muray. Murrayk eta Vogler-ek bidaiatzen ari zirela ezagutu zuten elkar, bestearen mundu artistiko eta interesekiko jakin-minak bultzatuta. Ondorioz, 2017an proiektu batean elkarrekin lan egiten hasi ziren zeina Estatu Batuetako literaturan eta musikan dauden balioen esentzia erakusten dituen.
Murrayk musika klasikoarekiko duen maitasuna duela gutxikoa da; hizkuntzaren arloan duen artea, aldiz, mugagabea da. Beraz, sobera dira arrazoiak euren artearen bi maisu protagonista dituen musika handiaren eta literatura handiaren topaketa zoragarri horri gogo biziz itxaroteko.