"Kolonbiari buruzko Nazioarteko II. Mintegia: Estatuaren Biktimak, Esperientzia Juridikoak eta Paramilitarismoaren desegitea" izeneburupean, maiatzaren 15ean hiru mahainguru antolatu dituzte Bizkaia Aretoan.
Mintegi honetan adituak, Estatuaren biktimak, gizarte-ekintzaileak eta akademikoak bilduko dira, funtsezko gaiak diren Kolonbiako trantsizio-justizia, zigorgabetasunaren aurkako borroka, bakea eraikitzeko erronkak eta paramilitarismoaren desegitea jorratzeko.
J.A. Freytter elkarteko ordezkariek eta beste erakunde laguntzaile batzuk hartuko dute parte.