Elkarteanek Amatasun Libre eta Borondatezkoaren Egunaren harira manifestua argitaratu du

uriola.eus 2025ko mai. 9a, 14:53

Desgaitasun fisikoa duten eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako eskubideen gidaliburua du izenburua. HOrretan, desgaitasun fisikoa duten emakumeek amatasunari buruz askatasunez erabakitzeko duten eskubidea exigitu du.

Elkartean, Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Euskadiko Elkarte Koordinatzaileak, manifestu bat argitaratu du, Desgaitasun fisikoa duten eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako eskubideen gidaliburua izenburupean. Bi arrazoi azpimarratu ditu: alde batetik, desgaitasun fisikoa duten emakume guztiek ama izan nahi duten ala ez askatasunez erabakitzeko eskubidea aitortzea exijitzen du, eta bestetik, prozesu hori modu “aske, informatu eta duinean” bizitzeko behar dituzten laguntzak bermatzea eskatu du.

Maiatzaren 10ean, Amatasun Libre eta Borondatezkoaren Egunean, erakundeak gogorarazi du NBEk emakume desgaituen eskubideei buruz onartutako Konbentzioak, familia bat osatzeko, seme-alaba kopuruari buruz erabakitzeko eta seme-alaba horiek noiz izan erabakitzeko eskubidea aitortzen duela, bai eta eskubide hori baldintza berdinetan gauzatzeko beharrezko laguntzak jasotzeko eskubidea ere.

Hala eta guztiz ere, Elkarteanek salatu du desgaitasun fisikoa duten emakume askok eskubide hori urratzen duten oztopoei aurre egiten jarraitzen dutela, besteak beste: estereotipo sozialak, diskriminazio medikoa, erakundeen laguntza eza, informazio eskuragarririk ez izatea edo etengabe zalantzan jartzea hazteko, erabakitzeko eta maitatzeko duten gaitasuna.

Oztopo horiek infantilizazio-, isilarazte- eta baztertze-prozesuak direla kritikatu du: “Zuzenean eragiten diete haien autonomiari eta erabakitzeko eskubideari”, gehitu du. 

Errealitate horren aurrean, Elkarteanek sexu- eta ugalketa-osasuneko zerbitzu “inklusiboak, eskuragarriak eta aurreiritzirik gabeak” exijitu ditu. “Estigmekin haustea ez da justizia kontua bakarrik, erantzukizun partekatua da. Amatasuna aukera librea izan behar da , ez salbuespena, ezta pribilegioa ere. Gure eskubidea ere bada”, dio manifestuak.