Death is a problem for the living filmak irabazi du FANT Zinemaldi Fantastikoaren FIlm Luze Onenaren Saria

uriola.eus 2025ko mai. 9a, 14:55

Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 31. edizioaren palmaresak saritu ditu BIlboko Udalak gaur goizeam, hilak 9. Euskal Film Labur Onenaren saria  Igor Salutregi Gabiolaren Presenciak jaso du.

Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 31. edizioaren palmaresa ezagutzera eman dute gaur goizean, maiatzak 9, Sail Ofizialeko eta Panorama Saileko epaimahaiek. Teemu Nikkiren Death is a problem for the living filma izan da FIlm Luze Onenaren Sariaren irabazlea. Epaimahaiak adierazi du pelikulako gaiztoekin enpatizatzea gaizki ez dagoela ikusarazteagatik” eman diola saria.

Euskal Film Labur Onenaren saria  Igor Salutregi Gabiolaren Presenciak jaso du.  Epaimahaiak nabarmendu du lanak “bitarteko handirik gabe erakusten duelako ideia on bat eta interpretazio natural bat besterik ez dela beharrezkoa istorio original bat lortzeko”. Film laburrei dagokienez, Sail Ofizialeko Film Labur Onenaren Saria Adrian Cacciolaren Game over filmarentzat izan da, eta Cacciolaren proiektuak, halaber, Sail Ofizialeko Europako Fantasiazko Film Labur Onenaren Zilarrezko Méliès Saria irabaztea lortu du. 

2025eko edizio honetan, Euskal Gidoigileak Elkartearen ustez Sail Ofizialeko Film Luze Gidoirik Onenaren Saria Shannon Tripletten Desert road filmarentzat izan da. “Hiru dimentsioko pertsonaia baten istorioa kontatu du, gatazka fantastiko baten bidez, baina, aldi berean, egungo belaunaldiaren eguneroko arazoetatik hurbiltasunarekin”, zehaztu du Elkarteak.

Bestalde, Euskal Aktoreen Batasunak erabaki du 2025eko euskal film laburretan, FANT interpretazio onenaren saria Eguzki Zubiak jasotzea, Daniel Alegreteren Una carroña filmean egindako lanagatik.

Ikusleak ere epaimahai bihurtu dira, eta Sail Ofizialeko Film Onenarentzako Publikoaren Saria Chito S. Roñoren Espantaho filmari eman diote. Sail Ofizialeko film laburrei dagokienez, publikoak erabaki du irabazlea Daniel Alegreteren Una carroña izatea.

 

Panorama Fantastikoaren Saila

Panorama Fantastikoaren Saileko Epaimahaiak Panorama Fantastikoaren Saileko Film Luze Onenaren Saria Miguel Azurmendiren Keratyna filmari eman dio, “pertsonaiaren eraikuntza nabarmena eta gidoi harrigarri eta entretenigarria dituen opera prima bat izateagatik”. Film Labur Onenaren Saria Tereza Kovandovaren Humanity filmari eman zaio.

Palmares nagusia bihar, hilak 10, proiektatuko da, BBK Aretoan, 17:00etan Panorama Fantastiko Sailaren film irabazleak eta 19:30ean Sail Ofizialean saritutako lanak.