Hezkuntza publikoaren aldeko borrokak fruituak eman ditu

uriola.eus 2025ko mai. 12a, 12:54

Hirugarren greba egunean ateratako argazkia

LAB eta STEILAS sindikatuek, gehiengo sindikalarekin batera, Hezkuntza Sailarekin hitzarmen garrantzitsua sinatu dute. Bederatzi greba egun eta mobilizazio jendetsuen ondoren, irakasleen eskubideak eta hezkuntza kalitatea bermatzeko neurriak lortu dituzte. 

EAEko irakasleen mobilizazioek akordio historikoa ekarri dute, 15 urteko itxialdiaren ostean.   LAB eta STEILAS sindikatuek, gehiengo sindikalarekin batera, Hezkuntza Sailarekin hitzarmen garrantzitsua sinatu dute. Bederatzi greba egun eta mobilizazio jendetsuen ondoren, irakasleen eskubideak eta hezkuntza kalitatea bermatzeko neurriak lortu dituzte Hori horrela, aste honetarako grebak eta manifestazioen deialdiak bertan behera gelditu dira.  

Lan-zama murrizteko neurriak adostu dira: LH eta HHn 21 ordu lektibo izango dira, eta BHn 17. Soldatak %7 igoko dira hurrengo hiru urteetan, eta 800 langile gehiago kontratatuko dira. Erretiroa hartzeko baldintzak ere hobetu dira, 60 urtetik aurrera lanorduak murrizteko aukera emanez.  

Euskararen erabilera sustatzeko, hizkuntza proiektuetarako koordinatzaileak izendatuko dira, eta EUSLE programa zabalduko da Lehen Hezkuntzan. Pedagogia Terapeutikoko irakasle gehiago eta orientazio zerbitzuak handituko dira.  

Oinarrizko eskubideak bermatzeko

Akordioak ordezkoen udako kobraketa berreskuratu du, eta behin-behinekotasun tasa %5era jaitsiko da. Hezkuntza komunitatearen babesari esker lortu dira hobekuntza hauek, grebek eta manifestazioek presioa eginez.