Lanbidearteko gutxieneko soldata propioaren aldeko bidea zabalduko dute

uriola.eus 2025ko mai. 13a, 12:18

Unai Iparragirre, ETBko zuzendaria Input konferentzian ateratako argazkia

Manu Robles-Arangiz eta Ipar Hegoa fundazioek mintegi bat antolatu dute maiatzaren 16rako. Helburua LGS propioaren aukera ikuspegi anitzetatik aztertzea da: eragin juridikoak, ekonomikoak eta sozialak mahai gainean jarriko dira hiru bloketan banatutako saioetan.

Jardunaldia Bilboko EHUko Bizkaia Aretoan izango da, 9:00etatik 14:30era. Helburua LGS propioaren aukera ikuspegi anitzetatik aztertzea da: eragin juridikoak, ekonomikoak eta sozialak mahai gainean jarriko dira hiru bloketan banatutako saioetan.

Lehen atalean, soldata propioaren testuingurua aztertuko da, bai nazioarteko konparaketaren bidez, bai Euskal Herriko bide juridiko eta politikoak kontuan hartuta. Ondoren, LGSak gizartean izan ditzakeen ondorioak izango dira hizpide: genero-arrakala, migratzaileen egoera, gazteen lan baldintzak edo lehen sektoreko erronkak, besteak beste.

Azken blokeko ardatza sindikatuen proposamenetan egongo da. ELA eta LAB sindikatuek soldata propioaren inguruan dituzten planteamenduak azalduko dituzte, Roser Espelt eta Martin Arbeoren eskutik.

Negoziaziorako eta aldaketarako aukera bat

Mintegian azalduko denez, Lanbidearteko Gutxieneko Soldata propio bat ezartzeko aukerak badaude egungo eskumen-markoaren baitan, baina horretarako beharrezkoa litzateke Lanbidearteko Akordio bat adostea. Hala ere, fundazio antolatzaileen ustez, egiazko burujabetza eskuratzeko bidea eskumen osoa lortzea da, eta horrek eragin zuzena izango luke sektore prekarioetan, bereziki soldata baxuak dituztenetan.