Zenbat Gara elkarteak Ibilbideari Elkar saria jaso du

uriola.eus 2025ko mai. 14a, 14:25

2016tik Elkar Fundazioak urtero ematen duen saria da Ibilbideari saria, urte luzez egindako lana nabarmentzeko euskal kultura eta hizkuntzaren alde. Bi urtetik behin Proiektuari elkar saria ematen du, kultur egitasmo bat martxan jarri, edo aurretik martxan den baten garapenerako laguntza emateko. Aurten, bi sariak banatu ditu, eta ekainaren 3an emango dira Kafe Antzokian.

Bilboko Zenbat Gara elkarteak Ibilbideari Elkar Saria eman dio Elkar Fundazioak du, pasa den mende amaieratik hona egindako bideagatik euskal kultura eta hizkuntzaren alde. 2016tik Elkar Fundazioak urtero ematen duen saria da. Elkartea 1990eko hamarkadan sortu zen, Gabriel Aresti euskaltegiaren inguruan bildu zen talde batek bultzatuta. Geroztik, euskararen normalizazioan eta euskal kulturaren sustapenean dihardu.  

Kafe Antzokia da haien proiekturik ezagunena, baina ez bakarra. Bilbo Hiria Irratia, Algara konpartsa, Erroa argitaletxea, Kurkuluxetan eta Gazteola ekimenekin batera, elkarteak euskaraz bizi eta sortzeko espazio anitz sortu ditu Bilbon: "Helburua Bilbon bizi den euskal komunitatea bildu eta trinkotzea da; ikasleak eta ikasitakoak, hiztun guztiak, hiztun aktiboeta euskal sorkuntzaren hartzaile eta eragile bihurtzea.", azpimarratzen dute elkarteko kideek. 

Euskara ikasteko bideak jartzearekin batera, bere ekimenen eta bere programazioaren bidez euskaraz bizitzeko eta euskal kulturan murgiltzeko aukerak zabaltzen ditu Zenbat Gara elkartearen jardunak, eta hori garrantzi handikoa da. Elkarrek argi uzti du an handia egin duela urteetan zehar: “Ekarpen hori izan gabe euskararen egoera eta euskal kulturaren presentzia ez zen bera izango ez Bilbon ez inguruan”. Bilbok bezala, Euskal Herriak nabaritu du Zenbat Gara elkartearen ekarpena, eta hori dela eta, ekarpen hori nabarmendu nahi izan dute sari honen bidez.

 

Proiektuari Elkar saria

Bi urtetik behin Proiektuari elkar saria ematen du Elkar Fundazioak, eta aurten Kanaldude telebistak jaso du. 1997an Alduden tokiko telebista gisa sortu zena, egun Iparraldeko hedabide erreferente bilakatu da, eta euskarazko edukiak zabaltzen ditu Internet bidez mundu osoan. Sari honek euren lana balioesten eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko indar emango diela adierazi du Kanaldudeko ordezkari batek. 

Bi erakunde hauek euskal kulturaren oinarriak sendotu dituzte beren esparruetan: Zenbat Garak Bilbon eta Kanaldudek Iparraldean. Elkar Fundazioak sariek euskararen eta kulturaren biziberritzerako herri-lanak eta proiektu iraunkorrek duten garrantzia erakusten dutela nabarmendu du. Ekainaren 3an, 18:30ean, Bilboko Kafe Antzokian emango dira sariak.