Korrikako ordezkaritza Bretainiara doa hizkuntza gutxituen aldeko topaketarako

uriola.eus 2025ko mai. 16a, 10:40

Hizkuntza gutxituen artean lankidetza sustatzeko helburuarekin, hiru ekimenen arteko bigarren bilera egingo dute asteburu honetan. Hizlarien egoeraz eta datorren ikasturterako plan bateratuez eztabaidatuko dute.

AEK-Korrikako kide batzuek asteburu honetan Bretainiara bidaiatuko dute, bertako hizkuntzen aldeko mobilizazioan parte hartzeko. Okzitanieraren aldeko La Passem lasterketako kideak eta Bretainiako Ar Redadeg ekimeneko ordezkariak ere elkartuko dira han.

Hizkuntza gutxituen artean lankidetza sustatzeko helburuarekin, hiru ekimenen arteko bigarren bilera egingo dute. Hizlarien egoeraz eta datorren ikasturterako plan bateratuez eztabaidatuko dute. Bilera ostean, larunbatean 14:00etan, Roazhon-Rennes hirian izango den Bretoieraren aldeko manifestazioan parte hartuko dute.

Hizkuntza aliantzak indartzeko bilera

AEKko Nazio Kontseiluko Lurdes Etxezarreta eta Maialen Begiristain izango dira ordezkari, Korrikako arduradun nagusi Ane Elordi eta Tito Serrano bigarren arduradunarekin batera. Ekitaldi honek hizkuntza gutxituen arteko harremanak sendotzeko balio du.