Bilbon mila lagun dantzan egongo dira Fibrosi Kistikoaren alde

uriola.eus 2025ko mai. 19a, 13:44

Ekitaldia maiatzaren 24an goizeko 11:00etan hasiko da, eta parte-hartzaileek aukera izango dute Zumba masterclassetan parte hartzeko eta haurrentzako hainbat tailerretan jarduteko: aurpegien margoketa, eskumuturrekoen egitea, globoflexia eta bestelako jarduerak.

Bilboko Guggenheim Museoko plaza elkartasunaren eta alaitasunaren erdigune bihurtuko da larunbat honetan, maiatzaren 24an. ARNASA BIZKAIA elkarteak antolatutako VII. Dance Maratoiak mila pertsona biltzeko asmoa du, Fibrosi Kistikoa duten pertsonen egoerari buruzko kontzientzia pizteko eta haien bizi-kalitatea hobetzeko funtsak biltzeko.  

Ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da, eta parte-hartzaileek aukera izango dute Zumba masterclassetan parte hartzeko eta haurrentzako hainbat tailerretan jarduteko: aurpegien margoketa, eskumuturrekoen egitea, globoflexia eta bestelako jarduerak. Egitaraua jai giroan garatuko da, baina helburu solidario argi batekin.  

Sarrerak 8 euroko prezioa izango dute aldez aurretik erosi ezkero, eta 10 eurokoa ekitaldiko egunean bertan. Parte-hartzaile bakoitzak ekitaldiaren kamiseta berezia jasoko du. Ezin izan dutenek, berriz, Fila 0ren bidez lagundu ahal izango dute, ES20 9500 0073 9025 1316 05 kontu korrontean dirua transferituz.  

 

Dirua arnas fisioterapiarako

Bilketa osoa etxeko arnas fisioterapiarako proiektuan inbertituko da, Fibrosi Kistikoa dutenentzat ezinbestekoa den arreta medikoa eta psikosoziala bermatzeko. Gaixotasun genetiko honek biriketako eta digestio-sistemako arazo larriak eragiten ditu, eta Euskadin 180 pertsona inguruk pairatzen dute.  

Erlazionatuak