Bizkaiko pop-rock talde berriak Iluna Argitu izeneko EPa aterako du bihar, maiatzaren 21ean. Hiru abestiz osatutako lan honek taldearen bilakaera pertsonala eta musikal islatzen du, ilunpetik argirako bidea kontatzen. Taldea Haizea Larrosa (ahotsa/gitarra), Eneko Alaba (bateria), Unai Ibañez (gitarra) eta Eneko Diez (baxua) musikariek osatzen dute.
Somak taldeak urte eta erdiko ibilbidean zehar prestatutako lehen lana aurkeztuko du. EPak ('Arnestu', 'Erre Eza' eta 'Berritzen' abestiak biltzen ditu) Zumaiako Ozen Estudioetan grabatu zuten Jurgi Taboadaren laguntzaz.
Kontzertu-saila prest
Lan berria aurkezteko, maiatzaren 31n Hika Ateneon emango dute lehen kontzertua. Ondoren, ekainean Bilboko auzo-jaietan (Otxarkoaga eta Irala) eta udan Nafarroa Beheko Bunuzen eta Bilboko Aste Nagusian joango dira.