Bioaniztasuna, mehatxuak eta kudeaketa
Ibilbidean naturarekin eta berdeguneen kudeaketarekin, paisaiarekin eta Artxanda mendiaren historiarekin lotutako alderdiak aipatuko dituzte, eta bertako elementu natural garrantzitsuenak aurkitu. Era berean, giza aztarnari ere erreparatuko diote paisaian, hiri-inguruko ingurune horretan modu askotan agertzen baita, zabortegi ugari, mota guztietako azpiegiturak edo baso-landaketak baititu.