Zurbaranbarriko Jaiak 2025: jaiak handitzen, elkarlanaz betetzen eta auzo-antolakuntza ospatzen

Zurbaranbarriko Jai Batzordea 2025ko mai. 22a, 10:25

Paella Lehiaketa
Dantza Lehiaketa
Etxegabetzearen protesta
Herri Kirolak
Kresala erromeria
Dj Gartz
Txapa tailerra

Duela urte batzuk auzoko jaiak lau egun irauten zuten. Baina orain dela hiru urte jaiak luzatzea lortu genuen, lau egunetik hamarrera pasatuz. Urte honetan maiatzaren 9tik 18ra arte ospatu ditugu.

Auzoko jaiak urtean zehar antolatzen ditugunean gure kezkarik handiena adin eta gustu guztietarako jaiak egin ahal izatea da. Gure ustez, urtez urte lortzen goaz ekintza desberdinak antolatzen, adibidez: tute, mus, igela txapelketak, adin guztietarako gastronomiko txapelketak, herri kirolak, umeentzako jolasak, etab. Kontzertuei dagokienez, saiatzen gara estilo desberdinak ekartzen: dj, rock taldea, kresala, erromeria…

Bestalde, auzoan zerbait gertatzen denean, jai batzordetik auzokideei gertatutakoaren berri ematen diegu. Duela bi urte aldarrikatu genuen ez genuela inolako erasorik onartuko gure jai eremuan. Aurten, etxegabetze saiakera bat egon da, auzo-antolakuntzari, borroka sindikalari eta, batez ere, herritarrei eta herri mobilizazioari esker gelditu dena. Horregatik, auzoari informazioa eman eta eskerrak eman nahi izan dizkiogu.

Argi daukagu gauza bat, jaiak auzokide gabe ezin izango ziren posible. Horregatik eskerrak eman nahi dizkiegu saltoki laguntzaileei, artistei, elkarte ezberdinei eta zurbaranbarriko auzokide guztiei.

Hurrengo urtera arte!