UEFA Europa Leagueko finala dela eta, 70.000 zale britainiarren etorrerak segurtasun operatibo ikaragarria eragin du (3.000 agente baino gehiago). Hala ere, jendetza honek batera ekarri ditu borrokak, kalteak eta lapurreta txikiak. Loiuko aireportuan trafikoak aurrekaririk gabeko mailak erregistratu ditu: 20 minututan bost hegaldi britainiar lurreratu dira, eta 250 operazio aurreikusi dira egunean. Jet pribatuen kopuru izugarriak kezka ekologikoak piztu ditu ingurugiroaren aldetik.
Ekitaldi handi honen ostean, hiriak isiltasun bitxia bizi du. Agintariek arrakasta ekonomikoa aldarrikatzen duten bitartean, kalean beste errealitate bat sumatzen da. Oinezkoen haserrea nabarmendu da hainbat ibilbide itxi direlako. Tokiko denda batzuek 3.000 euroko galerak kalkulatu dituzte behartutako itxierengatik. Ostatuen prezioek jauzi ikaragarria egin dute: Bilboko hotel batzuen logelak 15.000 eurotan saldu dira gau bakar batez.
Mobilizaziorako deia
Horren harira, eragile batzuk mobilizaziorako deia egin dute gaur, maiatzak 22, arratsaldeko 20:00etan Etxebarrieta anaien plazatik (Unamunotik) udalak auzoak merkataritzarako eremu bihurtzearen aurka protesta egiteko.