Zure hiria pianoz beteko da ekimena Bilbora itzuliko da maiatzaren 30ean, Bizkaiko hiriburua musikaz betez. Fundación Occident-ek, GCOk (Grupo Catalana Occidente) eta Maria Canals Nazioarteko Lehiaketak sustatutako ekimen honek 8 piano jarriko ditu hiriko hainbat gunetan, kaleetan barrena dabiltzanek goza ditzaten. “Oso garrantzitsua da guretzat kultura eta musika herritar guztiengana modu irisgarri eta zuzen batean iristea”, nabarmendu du Ignacio Gallardo-Bravok, Fundación Occidenteko zuzendariak.
8 pianoak jendearen eskura egongo dira 11:00etatik 20:00etara, eta nahi duen edonork jo ahal izango ditu: musikari profesionalek, musika ikasleek, zaleek, haurrek edo pianoa jotzeko esperientzia bizitzea nahi duten pertsonek. “Adin edo musika-prestakuntza alde batera utzita, edonor gonbidatu nahi dugu eseri, jo edo entzutera”, adierazi du Fundación Occidenteko zuzendariak.
“Gure helburua da artea eskuragarri egitea, espazio publikoa agertoki ireki bihurtzea eta musika bidez gizarte-topaketa sustatzea”, gaineratu du Gallardo-Bravok. Hori dela eta hainbat tokitan egonog dira pianoak: Santiago Katedralaren atarian, Plaza Berrian, Arriaga Antzokiko plazan, Pedro Ibarretxe kalean, Arbieto/Diputazioa kalean, Arriquibar plazan (Alondiga aurrean), Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen monumentuan eta Guggenheim Museoan.
Jardunaldiaren une onenak sare sozialetan partekatu ahal izango dira #PianosBilbao traolarekin. Jardunaldi honek Bilboko Udalaren babesa izango du, eta baita Guggenheim Bilbao Museoa, Alhóndiga Bilbao eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) laguntza ere.