Martxa solidarioa egingo dute Minbiziaren aurka ekainaren 8an, Bilboko Itsas Museoko zabalgunean hasi eta bukatuko duena. 4,5 kilometroko distantzia izango du.
Interesdunek web-orrian eman ahalko dute izena. Izen-emate arruntak 10 eurokoak izango dira eta 12 urtera arteko haurrenak 8 eurokoak (kamiseta eta dortsala barne).