Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea bukatu da

uriola.eus 2025ko mai. 30a, 12:38

None
None
None
None
None
None
None
None

Udabarria bertsotan izeneko sailkapen fasea bukatu zen atzoko bi saioekin. Sailkatutakoek Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen fasean kantatuko dute 2023ko txapelketan finalaurrekoetan abestu zutenekin batera

Maiatzeko 8 saioak bukatuta, erabakita geratu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketara sailkatutakoen zerrenda. Udabarria Bertsotanetik sailkatutakoek txapelketako lehen fasean abestuko dute, 2023ko txapelketan finalaurrekoetara heldu zirenekin batera.

Maiatzeko ostegunetan bi saio egon dira bi toki ezberdinetan, batean A multzokoak aritu dira eta bestean, B multzokoak. Multzo bakoitzeko sailkapen orokorreko lehenengo hamarrak izan dira sailkatuak txapelketako lehen faserako, udazkenean izango dena.

Beraz, Aitor Esteban, Ander Ucelay, Araitz Katarain, Asier Galarza, Beñat Bilbao, Enare Muniategi, Garazi Navarro, Garikoitz Sarriugarte, Iker Uriarte, Imanol Uria, Irune Basagoiti, Izaro Bilbao, Janire Arrizabalaga, Jone Larrinaga, Koldo Muñiz, Lurdes Ondaro, Maite Sarasola, Mikel Retolaza, Paule Ixiar, Peio Molinuevo eta Peru Vidal izan dira sailkatuak.

 

Saioak egunez  egun

Maiatzaren 8an jokatu ziren Udabarria Bertsotaneko lehen bi saioak, Munitibarren eta Bakion. Lehenengoan Asier Galarzak (A multzoa) bildu zituen puntu gehien, eta bigarrenean Imanol Uriak (B multzoa). 

Bigarren saioan, maiatzaren 15ean, Irune Basagoiti (B multzoa) izan zennagusi Orozkon, eta Araitz Katarain (A multzoa) Balmasedan. Maiatzaren 22ko saioan Izaro Bilbaok (A multzoa) irabazi zuen Ermuko saioa; eta Garazi Navarrok (B multzoa) Basaurikoa

Azken saioa, atzo jokatu zen, hilak 29, eta Peru Vidalek (A Multzoa) irabazi zuen Gautegiz Arteagan, eta Lurdes Ondarok (B multzoa) Plentzian.