BBK Bilbao Music Legends Fest jaialdiak Warming Up tradizionala egingo du bihar, ekainaren 7an. eta Bilbon egingo den Festival Internacional Arte Sobre Ruedas Villa de Bilbao jaialdiaren programazioan sartuko da.
Warming Up ikuskizun ibiltaria izango da, Bilbobuseko bi solairuko autobus turistiko batean egina. Autobus horren goiko aldean, Bwatzabal Band talde lokalak kaleak girotuko ditu zuzeneko musikarekin, rock-ereserki handiak interpretatuz hiriaren erdigunea zeharkatzen duten bitartean. Hala, Bilbon lehen aldiz joko du musika-talde batek zuzenean autobusa dabilen bitartean. Mugarri berezia, hiribilduko kultur agendan.
Bi solairuko autobusa egun osoan ibiliko da, eta, 19:30ean, Arriaga Antzokian hasi eta, hiribilduko Kale Nagusian barna, Plaza Biribiletik, Moyua plazatik eta Jesusen Bihotza plazatik igaroko den bi eta lau gurpileko ibilgailuen desfile handian ere izango da. Doakoa eta publiko guztientzat da. Helburua zuzeneko musika kaleetara eramatea eta hirian giroa sortzea da, BBK Bilbao Music Legends Fest jaialdiaren hasiera ofizialerako egun gutxi falta direla.
Antolatzaileek herritarrei dei egiten diete asteburu osoan Bilboko erdigunera hurbiltzera, kaleak erritmoz beteko dituen gurpil gaineko musika-proposamen berezi horretaz gozatzeko, eta motorraren alorreko zinezko harribitxiak hurbiletik ikusteko. Izan ere, Arte Sobre Ruedas Jaialditik kanpo ezinezkoa izango litzateke erlikia klasiko horiez bertatik bertara gozatzea.
Arte Sobre Ruedas Jaialdia eta BBK Bilbao Music Legends Fest
Arte Sobre Ruedas Jaialdian hainbat jarduera egingo dira, hala nola Nazioarteko I. Dotorezia Lehiaketa, Automobilgintza Kluben Nazioarteko II. Kongresua, Bilbo Hiria Rallya - Loizaga Dorrea, Santiago Herrero motoziklismoaren pertsonaia historikoari omenaldia, iraganeko autoentzako etorkizuneko erregai baten aurkezpen esklusiboa eta ibilgailu klasikoen eta kirol-ibilgailuen (bi eta lau gurpilekoen) erakusketa ikusgarria.
Legends jaialdia datorren asteburuan izango da Miribillan da, ekainak 13an eta 14an. Aurtengo kartelean, Alan Parsons Project, Blue Öyster Cult, The Dead Daisies, Lita Ford, Samantha Fish eta Errobi izango dira, besteak beste.
Arte Sobre Ruedas Jaialdiaren eta BBK Bilbao Music Legends Festaren arteko lankidetzak hiriko kultur programazioa indartu eta milaka bisitari erakarri dituzte hirira.