Bizilabe Egunaren bigarren edizioan Bilboko 100 gazte inguruk parte hartu dute, eta guztira 30 proiektu zientifiko eta teknologiko aurkeztu dituzte Zabalgune eraikinaren atarian egindako jardunaldian, ikasturte amaierako ekitaldiaren testuinguruan. Bizilabe Elhuyarrek sortutako proiektu bat da, gazteei bizipen zientifikoak eskaini nahi dizkiena, komunitate osoaren inplikazioarekin.
Bizilabe ekimenaren helburu nagusia Bilboko gazteen artean talentu zientifiko eta teknologikoaren garapena sustatzea da. Esperientzia praktiko eta sortzaileen bidez, Bizilabek jakin-mina, pentsamendu kritikoa eta berrikuntza bultzatzen ditu lankidetza-ingurune batean, eta zientzia eta teknologia gazteei hurbiltzen saiatzen da, eta horrela deskubritzen dute zientzia presente dagoela euren eguneroko bizitzako alderdi askotan, batik bat arazo sozial kritikoetan, hala nola kutsaduran edo jasangarritasunean, eta Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika karrerenganako interesa pizten lagun du.
Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika karrerenganako interesa pizteko. Horrela, bokazio goiztiarrak sustatzen ditu garapen sozial eta ekonomikorako funtsezkoak diren eremuetan.
2024-2025 ikasturte honetan, Basurtuk, Zazpikaleek, Deustuk, Otxarkoagak eta Zorrotzak Bizilabe eskolaz kanpoko jarduera eskaini dute. Guztira 141 gaztek parte hartu dute, 13 taldetan banatuta: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako 101 gaztek, DBHko 1. eta 2. mailako 31 gaztek, eta DBHko 3. eta 4. mailako 9 gaztek.
Bizilabe 2017tik
2017an Bilboko Bizilabek Deustun ateak ireki zituen eta gaur egun, beste lau eremutan ere badago: 2021ean Otxarkoagan (2021etik), Zorrotzan (2022tik), Basurtun (2023tik) eta Esperantza pilotalekuan (2024tik). 2017tik gaur egun arte 950 gaztek baino gehiagok parte hartu dute proiektuan.
Gainera, Bizilabeko komunitatea hazten joan da, eta dagoeneko 30 enpresa baino gehiago, 53 ikastetxe eta 300 saltoki inguru batu dira.
Bilboko Bizilaberen etorkizuneko ekimenei begira, inskripzioak irekita daude Bilboko Bizilaberen "Izan ikertzaile eta asmatzaile" programan parte hartzeko. Programa hori 2025eko urrian hasi eta 2026ko maiatzean amaituko da: Bizilabeko inskripzioak 2025-2026.