EKAINAK 20 OSTIRALA - 19:30
MIRIBILLA (GERNIKAKO LORATEGIAK 12 PLAZA)
Jatorria: Euskadi
Iraupena: 30'
15´(dantza pieza)
15´(ekintza publikoarekin)
Play duo bat da, bi gorputzen arteko erlazioan oinarritua, jolasetik harremanak sortu nahi dituzten bi masa, manipulazioaren bidez bestearen gorputza nola mobilizatu ulertzeko jakin-minetik abiatuta. Gainera, bi interpreteen generoarekin jolasean ere jartzen du arreta, geure buruari galdetzeko: nor da nor? Jakin-min horrek mugimenduz beteriko diskurtso bat osatzera daramatza, non bi interpreteok irudiz, ekintzaz eta momentuz beteriko elkarrizketa batean murgiltzen diren, irudimenezko hainbat mundu sortuz.
Emanaldiaren ondoren geratzeko gonbita egiten dizuegu, 15 minutuz gurekin jolasten jarraitzeko, proposatuko dizuegun dinamika baten bidez, Play obrara pixka bat gehiago hurbiltzeko.