Esan ohi da mendebaldean denbora zenbatu, neurtu, erosi, saldu, planifikatu, antolatu egiten dela; ondasun objektiboa da, gizakiarengandik aparte dago eta gauzak egiteko erabiltzen dugu, baina gehienetan falta izaten dugu. Afrikan, ordea, denbora bizi, eduki, egin egiten dute; gizakiaren berezko ondasun subjektiboa da, esanahia du eta ia inoiz ez da falta. Munduko leku jakin batean jaiotzeak ezinbestean markatzen du gure denbora-nozioa, eta, ezer aldaezina ez bada ere, nekez aldatuko dugu gureganatu genuen lehen nozio hura. Denbora modu askotan bizi daiteke, baita haren esklabo izanda ere; baina ezin da ukatu, eta horrek munduko edozein txokotan balio du, dantzak boterea ematen digula denbora erabateko orainaldian bizitzeko, dantzaren jatorria, generoa edo baldintza edozein dela ere.
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.