Bilbainada lehiaketaren XXXVII. edizioko konposizio irabazleak iragarri zituen atzo, hilak 17, Bilboko Udalak. Aurten, 20 parte-hartzaile eta 26 bilbainada aurkeztu dira lehiaketara. Urtero bezala, Radio Nerviónekin eta TeleBilbaorekin elkarlanean antolatutako lehiaketaren abesti irabazleak Interneten jarriko ditu Bilboko Udalak, horiek hedatzen laguntzeko.
José María Larrazabalen "Lily Bilbon" euskarazko bilbainada onena eta Matías Berrocalen "La cuadrilla de Bilbao" gaztelaniazko bilbainada onena saritu dituzte. Bakoitzak 955 euroko saria eta Don Diego oroigarria jasoko ditu. Era berean, zortzi accesit eman zaizkie honako konposizio hauei: "Susedidos de Bilbao", "Bilbotar bikotea", "Dena hau da Bilbao!", "Si te gustó París", "Gabriel Arestiri Gorazarre", "Paseando por Bilbao", "Del Botxito a Nueva York" eta "El Botxo más cuco" (Alberto Núñez). Irabazleek 420 euroko saria eta plaka bat jasoko dute.
Sariak Aste Nagusiko ostiralean banatuko dira, abuztuaren 22an, Doña Casilda Pergolan, bilbainada kontzertuen ohiko agertokian. Gainera, abenduaren 14an Arriaga Antzokian saritutako konposizioak bilduko dituen diskoaren aurkezpena egingo da.
XXXVII. edizio honetako epaimahaia honako hauek osatu dute: Gonzalo Olabarria (Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantzako zinegotzia), Itziar Urtasun (Jaietako zinegotzi ordezkaria eta Udaleko Kultura eta Gobernantza Arloko albokoa), Amagoia Loroño (Bilboko Akordeoi Orkestrako zuzendaria), Ana Madariaga (Bilbao Musikako kudeatzailea), Eduardo Velasco (Komunikazioko Nerbioi Taldeko zuzendari nagusia) eta Iñaki Uranga (abeslaria).