Euskal Herriko hainbat erakunde sozial eta sindikal bildu dira gaur goizean, hilak 25, Isozakiko eskaileretan euren erabateko gaitzespena adierazteko NATOk Europako gizarteari ezarri nahi dion armagintza lasterketari. Izan ere, arma lasterketarik nahi dutela aldarrikatu dute, baita gizakiak hil eta planeta suntsitzen duten gerrak ere. Gastu militarrerako erabiltzen dena gastu sozialerako izatea nahi dutela ozen adierazi dute. Era berea, NATOtik ateratzea eta Palestinako genozidioa gelditzea ere eskatu dute.
“Europako Batzordeak armamentua erosteko 800.000 milioi euro erabiliko dituela iragarri izana armen eskaladaren icebergaren punta baino ez da”, adierazi dute gaur egindako agerraldian Gerrarik Ez, La Carta Social de Euskal Herria (EHESK), Ongi Etorri Errefuxiatuak y Gaurgeroa (pentsionistak) eragile sozialek.
2032rako Europak gastu militarra BPGaren % 5era igotzea planteatzen hari dira egunotan La Hayan egiten ari diren gailurrean, horren arabera, Europar Batasuneko herrialdeek 900.000 milioi euro gastatuko lituzkete urtero, eta eragin soziala azpimarratu dute, murrizketak ekarriko dituelako, besteak beste, osasunean, pentsioetan edota klima-aldaketaren aurkako borrokan. “Neurri hau eragozten ez badugu, armamentuaren lasterketak Europako langileen bizi-baldintzak degradatuko ditu urte gutxiren buruan”, laburbildu dute.
Berrarmatze hori Donald Trumpen inposaketa bat dela salatu dute, Europari ekipo militarra salduz negozioa egitea helburu duena. “Arma lasterketa honek industria militarraren lobbyari eta hura kontrolatzen duten finantza-sektoreei baino ez die mesede egiten, izugarrizko irabaziak pilatuko dituztelarik, dagoeneko ikusten ari garen bezala”, argitu dute.
Euskal Herriko herritarrek, 1986ko erreferendumean NATO gaitzetsi zuten bezala, edozein gerra-goraldi arbuiatzen dute. Badakigu edozein Gerraren lehen biktimak langile klasea bera eta egoera zaurgarrienetan dauden pertsonak direla nabarmendu dute. Eta betez ere, “ez dugu nahi Euskal Herriko industria beste herrien hildakoaren eta sufrimenduaren gainean eraikia izan dadin” ozen esan dute.
Era berean, euskal patronalaren parte diren Zedarriak moduko foroak eta Eusko Jaurlaritzak zer-nolako gogo biziz jaso duten gastu militarraren igoeraren albistea irmoki gaitzetsi dute: “Haien gogoeta aterako dituzten onurara baino ez da mugatzen, bitartean pertsona errugabeak ‒haurrak barne‒ hiltzeko erabiliko diren armak fabrikatzen dituztelarik”.
erakunde sozial eta sindikalek uste dute posible dela eskalada militarista eta atzerakoi hau geldiaraztea, baina horretarako, bidea eta bultzada eman behar zaizkio gizartean gero eta handiagoa den nahigabeari. Gainera, Espainiako Gobernuari, EAEkoari, Nafarroakoari, Foru Aldundiei eta Udalei NATO-ren eta gorakada militaristaren kontra irmo ager daitezen exijitu behar zaiela gaineratu dute.