Osasungintza euskaldunaren aldeko manifestuaren aldarriak mahaigaineratu eta mobilizatzeko deia egin dute

uriola.eus 2025ko uzt. 1a, 13:31

Joan den ekainaren 3an, Donostiako Ospitale atarian egindako agerraldiaren bitartez, Osasungintza euskalduna, behingoz! kanpainaren baitan egindako sinadura bilketaren berri eman zuten. Aintzat osasungintza euskalduntzeko mugimenduak eta Euskal Herrian Euskarazek, elkarlanean, zortzi puntuko manifestua osatu dute eta osasungintzako 501 langilek atxikimendua eman diotela adierazi zuten.

Hala, astearte honetan Basurtuko Ospitalean egindako agerraldian publiko egina duten manifestuaren aldarriak jarri dituzte mahai gainean eta osasungintza euskaldunaren alde mobilizatzeko deia egin dute.

Intza Gurrutzagak, Euskal Herrian Euskarazeko kideak, eta Adrian Zelaiak, Aintzat osasungintza euskalduntzeko mugimenduko kideak, adierazpenak egin dituzte.