Euskarabenturak zazpigarrenez ekin dio gaur Atharratzen. Belaunaldi gazteen hizkuntza ohituretan eragiteko helburuarekin hasiko da espedizioa eta hilabete osoa emango du Euskal Herriko txoko ezberdinak zeharkatzen. Hilaren azkenengo egunean, Getxon amaituko du abenturak. Euskal Heri osoko 15-17 urte bitarteko 126 gaztek hartuko dute parte aurtengo edizioan. Bilboko parte hartzaileak ere izango dira: zehazki 7, 6 gazte jzioquitar eta lan talde urdineko kide izango den bat.
Aurreko urtean bezala, ibilbidea Atharratzen hasiko da eta horrela espedizioa Zuberoan etapa bat gehiago egingo du EuskarAbenturak. Guztira 27 herritan pasako dute gaua: Atharratze, Maule, Pagola, Larzabale, Donibane-Garazi, Auritz, Abaurregaina, Iruña, Añana, Argantzun, Gasteiz, Izarra, Elosu, Araia, Zerain, Tolosa, Lesaka, Urdazubi, Baiona, Urruña, Donostia, Zarautz, Lekeitio, Aulesti, Gernika, Bermeo, Bilbo eta Getxo. Horien artean Abaurregaina da aurtengo espedizioan ezagutuko duten herri berria. Bilbora uztailaren 30ean iritsiko da busez, Bermeotik Bakiora etapa egin ondoren.
Espedizioak, beraz, euskara oinarri izango dituen harreman berriak eraikitzen lagundu nahi du, pauzoz pauso Euskal Herria alderik alde gurutzatzen, egunerokoaren gora-beherak bizitzen eta txoko zein eduki berriak ezagutzen dituzten bitartean.
Jzqioquitarrak eta familia urdina
Jzioquitarrak EuskarAbentura espedizioko parte-hartzaileek jasotzen duten izena da: Euskal Herriko zazpi luraldeetatik eta diasporatik datozen 15-17 urte bitarteko gazteak. Aurten guztira 126 gaztek hartuko dute parte Euskarabenturan. Errealitate linguistiko, sozial, ekonomiko eta kultural anitzekoak dira. Herrialdeka hauek dira kamiseta laranja izango duten gazteen kopuruak: bizkaiko 43 (%34,12), gipuzkoako 26 (%20,63), nafarroako 24 (%19,05), arabakp 13 (%10,32), lapurdiko 13 (%10,32), baxe nafarroako 5 (%3,97) eta zuberoako 2 (%1,59).
Aurten, halaber, ez da diasporako kiderekin izango. Ipar Euskal Herriko kideen parte hartze handiena du aurtengoak: 20 jzioquitar izango dira espedizioan. Taldearen gehiengoa emakumeak dira, zehazki 77 (%61,1) eta, aldiz, gizonezkoak 49 (% 38,9).
Gazteekin batera, 28 lagunek osatutako lan-talde urdina espedizioan izango da: 2 koordinatzaile, 12 xerpa (begirale), 2 xerpa laguntzaile, 2 xerpa buru, 2 mediku, 3 erizain, 2 gidari, argazkilari 1, kameralari 1 eta komunikazio arduradun 1. Aurtengoan gainera aipagarri Ipar Euskal Herriko bi kide Xerpa lanetan arituko direla.
EITBren presentzia
EuskarAbenturak EITBrekin sinatutako hitzarmenari esker, EITBk presentzia izango du ibilbidean, izan ere, PRIMERAN plataformak lau saio ekoitziko ditu. Debagoieneko Abao Komunikazio Agentzia (ABAO) arduratuko da jzioquitarren bizipenak ardatz izango dituzten saioak grabatzeaz; hasi aurreko sentimenduak, espedizioaren egunerokoa, lagun berriak egitea…
Helburua espediziotik kanpo dauden gazteengana heldu eta euskaldunen sareak elikatzen jarraitzea da. Lehen bi saioak uztailaren 10 eta 24ean estreinatuko dira PRIMERAN plataforman, hain zuzen espedizioak Euskal Herria zeharkatzen duen bitartean. Hirugarrena abuztuan eskainiko da eta irailean, berriz, laugarrena eta azkena.