BDZ-Bizkaia Nodoak, ELA, ESK eta LAB sindikatuekin, Sidenor seinalatu dute Palestinako herriaren genozidioarekin bat egiten duela esanez. Izan ere, Israeleko armen fabrikatzailea da, IMI Systemsi altzairua saltzen baitio, Israelgo Armadaren hornitzailea den enpresa.
Astearte honetan, hilak 1, La Bolsa eraikinean egindako agerraldian Palestinako herriaren okupazioan, apartheidean eta genozidioan Euskal Industriaren lankidetza salatu eta gaitzestu du dute, eta Israelen aurkako boikotarekin jarraitzeko beharra. Halaber, agerraldia egin eta ordu batzuetara SIDENOR euskal enpresak Israelgo armentzako altzairua saltzeari utziko diola iragarri zuen euskal komunikabideen bitartez.
Joan den ekainaren 25ean, asteazkenean, ELA, ESK eta LAB sindikatuek gutun bat bidali zioten Sidenorri, bi galdera planteatzeko: alde batetik, IMI Systems armamentu-enpresa israeldarrari 2024an egindako eta prentsak argitaratu zuen bidalketen egiazkotasuna kontrastatzea, eta, bestetik, Sidenorrek bidalketa-politika horrekin jarraituko ote zuen jakitea. Jakinarazpen horretan sindikatuek 7 eguneko epea ematen zioten euskal enpresari bi eskaera horiei erantzuteko.
Horregatik, BDZ plataformak elkarretaratzea deituta zuen gaurko, uztailak 2, 19:30ean Arriaga plazan. SIDENORrek Israelgo armentzako altzairua saltzeari utziko diola iragarri duen arren, BDZ-Bizkaia nodoak deialdiarekin jarraituko du, gardentasun osoa eskatzeko, bai Espainiako Gobernuari, portuko eskumenak dituelako, baita Sidenor enpresari ere, altzairuzko 40 loteen zamaren egoera eta kokapena dela eta.
Kasu “larri eta lotsagarriagoa”
2024ko abuztutik Sidenorrek gutxienez hiru kargamentu, 1.207 tona altzairu inguru, bidali dituela Haifako portura, Palestina okupatuan, jakinarazi zuen The Ditch hedabide irlandarrak. Altzairua IMI Systems armagile israeldarrari zuzenduta zegoen. Enpresa hori erakunde sionistaren sektore militarreko garrantzitsuenetakoa da, eta suzko armak eta munizioa ematen dizkie bai Israelgo armadari bai munduko beste gorputz militar eta polizialei.
Komunikabide horrek, gainera, aurkitu du Sidenor euskal enpresak nazioarteko legedia urratzen jarraitzen duela adierazten duen dokumentazioa: “altzairua saltzen jarraitu nahi du genozidioak jarrai dezan”, esan du BDZk.
NBEko lege eta giza eskubideen arloko adituek esaten dutena gogorarazi dute: “Material militarra apartheid eta okupazio sistema ilegala ezartzen duen estatu batera transferitzea, genozidioa egiten ari den estatu bat eta eskualdeko estatu subiranoen aurkako eraso-gerrak egiten dituena, nazioarteko zuzenbidea urratzea da”. Hori dela eta, BDZtik salatu eta arbuiatu dute Euskal Industriak Palestinako herriaren okupazioan, apartheid-ean eta genozidioan lagundu izana.
Erakunde sionistarekiko eta haren enpresekiko harremanak berehala haustea eskatu dute, baita haren adierazpen ekonomiko, akademiko eta kultural guztien boikot aktiboa ere.