Esklerosi Anizkoitzaren alde bustitzeko eguna igandea izango da

uriola.eus 2025ko uzt. 4a, 13:48

Mójate-Busti Zaitez kanpainak 28 urte beteko ditu, eta aurten uztailaren 6an Bilboko, El fango, Txurdinaga, Zorroza eta Artxandako Igerilekuek hainbat ekintza eskainiko dituzte.

Esklerosi Anizkoitzaren alde Mójate-Busti Zaitez kanpainak 28 urte beteko ditu, eta aurten, uztailaren 6an euskal udalerri asko eta milaka pertsona bustiko dira berriro 'Udako beste Topaketa Solidario' batean. Bilboko, El fango, Txurdinaga, Zorroza eta Artxandako Igerilekuek kanpainan parte hartzen dute.

ADEMBIk (Esklerosi Anizkoitzaren Bizkaiko Elkartea) hainbat ekintza prestatu ditu, gizartea jai solidario honetan inplikatzeko. Sinbolismoz betetako ekitaldiak izango dira, baina protagonistak Esklerosi Anizkoitza duten Bizkaiko pertsonak izango dira. Gizartea gaixotasun kroniko eta neurodegeneratibo honetaz modu parte-hartzailean jabetzeko balitu nahi dute ekitaldi informal, dibertigarri eta fresko hau.

Mójate-Busti Zaitez ekimenaren bidez, gizartearekin elkarlanean jarraitu nahi du ADEMBIk, Euskadin 2.800 pertsonari, batez ere emakumeei, eta Estatu osoan 55.000 pertsonari eragiten dien gaixotasun honen berri emateko eta sentsibilizatzeko. Era berean, EA duten pertsonei hiru errehabilitazio-zentroetan eskaintzen dizkieten errehabilitazio-zerbitzuak finantzatzeko funtsak lortzeko aukera ematen du.

 

28 urtez bustitzen

Lehenengo ekitaldia Gorostizako (Barakaldo) igerilekuetan egin zen, Euskadiko gizartea igerileku edo hondartzetan 'bustitzera' gonbidatzeko Esklerosi Anizkoitza duten pertsonei laguntzeko ikur gisa. “Gauza asko aldatu dira lehendabiziko bustialdi hartatik”, adierazi dute, zian ere, garai hartan, EAren diagnostikoak ez zuen pronostiko ona, ez medikoa, ez soziala.

Gaixotasun neurodegeneratiboari buruz oso gutxi zekitela aipatu dute, ez zegoelako tratamendurik ezta sentsibilizazio sozialik ere. Urte hautean zehar, ikerketa EA duten pertsonen aliatu nagusia izan dela azpimarratu du Elkarteak: “Bai tratamendurako, bai gaixotasuna ezagutzeko. Ez dakigu zerk eragiten duen, baina bada genetikoki garatzeko joera”. Sendabidea izanda beti jomugan, ikerketa forma progresiboenetarako tratamendua bilatzean zentratzen da.

Urte hauetan, beraz, aurrerapenak egin dituzte, panorama goitik behera aldatuz: “Aukera farmakologikoari esker, bizi-kalitatea hobetu duten tratamenduak aplika daitezke, gaixotasunaren bilakaera aldatzeko duten gaitasunari esker”.

Lehenengo bustialditik, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako 65 euskal udalerritik gora, milaka parte-hartzaile eta euskal gizarteko dozenaka aurpegi ezagun busti dira Esklerosi Anizkoitzaren alde urte hauetan, eta Mójate-Busti Zaitez 'Udako Ekitaldi Solidario' gisa sendotu da.

ADEMBIk bide luzea du aurretik oraindik ere, baina nabarmendu dute  kanpainak bilakaera esanguratsua izan duela. Horren isla da 350 pertsona baino gehiago hartatu izana astean ADEMBIn eta 100.000 parte-hartzaile izatea kanpainan.

 

Onuradunak

Pazienteen eta elkarteen lana funtsezkoa izan da EA duten pertsonei eta haien familiei Esklerosi Anizkoitzarekin ahalik eta bizi-kalitate onenarekin bizitzen laguntzeko, ikerketarako funtsak lortzeko eta gizartea sentsibilizatzeko EArekin bizitzeak dakarrenaz. Ahalegin horretan kokatzen da Mójate-Busti Zaitez.

Izan ere, 2.800 pertsoan baino geihago dira zuzeneko onuradunak baita 10.000 familia baino gehiago ere. 100.000 pertsonatik gora zeharkako onuradunak dira.

 

Kanpainara batzeko deia

Oraindik ez ADEMBIk ez daki Esklerosi Anizkoitzaren kausa, Euskadin 2.800 pertsonari eta Estatu osoan 55.000ri eragiten diona. Horretaz aparte, Elkarteak baliabide ekonomiko eta materialak beharrezkoak ditu, gaitza duten pertsonei eskaintzen dizkieten errehabilitazio-zerbitzuak finantzatzeko eta haien bizi-kalitatea hobetzeko.

Hori dela eta, Esklerosi Anizkoitzari lagundu eta 'Mójate-Busti Zaitez' kanpainan parte hartzeko deia egin dute, modu askotara egin dezaketela argituz: Denda solidarioan, babesle gisa, dohaintzak eginez eta Boluntario gisa.