Bilboko Kalealdia Antzerki eta Arte Jaialdiaren 26. edizioa pasa den ekainaren 30ean hasi zen eta astebetez genero anitzeko eta adin guztiei zuzenduriko hainbat emanaldi eskaini ditu Kasilda Iturrizar parkean, haren inguruetan, EHUren Bizkaia Aretoan, Areatzan eta Arriaga plazan. Oraindik ere, gaurko egunak eta biharkoak, hilaren 4ak eta 6ak, Bilbo artez betetzen jarraituko dute.
Hika Teatroak eskainiko du arratsaldeko lehenengo emanaldia Kasilda Iturrizar parkean. Atearen bestaldean izenarekin 17:30ean hasiko da. Ondoren, 18:00etan, Qabalum dantza garaikideko kolektiboaren Todo Este Ruido dantza ikuskizuna egongo da, bi gorputz eta drone batentzako pieza. 20:30ean ere beste pase bat egingo dute. Facile d’exces konpainiaren eskutik Gros débit emanaldiaz gozatzeko aukera egongo da, eta honek ere bi pase izango ditu 18:30ean eta 21:0eetan.
Concorda zirku garaikideko konpainiak, Concorda ikuskizunak Soken mugimenduaren eta manipulazioaren bidezko bidaia eskainiko du arratsaldeko 19:30ean. Bihar ere, hilak 5, 19:00etan gozatzeko aukera izango dute gaur bertaratzen ez direnek. Guillem Albàk Ma Solitud emanaldiarekin itxiko du gune honetako jardunaldia. Hala ere, bihar bi pase izango ditu 17:30ean eta 20:30ean.
Urmaela gunean ere ikuskizuna egongo da. Pikz Palacek Boucherie Bacul komedia zirraragarri eta iluna eskainiko du bigarren egunez, eta bi pase izango ditu 19:00etan eta 21:30ean. Arriaga plazak Kukai Dantza konpainiaren Yarin ikuskizuna hartuko du gaueko 22:30ean.
Jaialdiaren azken egunari Zanguango Teatrok emango dio hasiera El peor espectáculo del mundo (de momento!!!) antzezlanarekin arratsaldeko 18:00etan Urmaela gunean. Bigarren pase bat izango du 21:00etan. Pieza komiko honen hizpidea dira norbait izan nahi eta, azkenean, untxiena bezalako bizitza dutenak, arrastorik utzi gabe batetik bestera saltoka, atzera begiratzean eskopetenganako beldurra baino ikusten ez dutenak. Trotamundos Cía. zirku-konpainiak Finito-Infinito lana eskainiko du arratsaldeko 18:30ean. Ikuskizun honek biribiltasuna landuko du umorea aliatu eta bizilagun bihurtuz.
Pergola gunean LJ 75 ikuskizuna egongo da, Barsanti Cía Konpainiaren eskutik, arratsaldeko 19:30ean. Museoaren gunean, Cía. Chicharrón Circo Flamenco Konpainiaren Empaque ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da, non zirkuak eta flamenkoak bat egiten duten lengoaia berezi batean, identitateari buruz hitz egiteko.
Azkenik, Bilboko Kalealdiak Jaialdiari itxiera emateko, La Fam Produccions Konpainiaren Ambulant ikuskizuna egongo da Arriaga plazan 22:30ean. XX. mende hasierako azken zirku klasikoei eskainitako omenaldia da. Proposamen poetiko eta intimista bat da, inora ere ez doan bidaiaren ideiari buruzkoa.
Emanaldiez aparteko jarduerak
Emanaldiez harago, lehenengo egunetik, Bilboko Kalealdiak Bilboren birika berdeetako bat den Kasilda Iturrizar parkea lorategia bihurtu du atseden hartzeko, jolasteko eta arte eszenikoez gozatzeko. Kontsumo jasangarriaren aldeko apustuan, hainbat material erabili dituzte, eta beste erabilera bat emango diegu objektu eta espazio berriak sortzeko.
Urmalea gunean bi Food Trucks jarri dituzte arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara irekita. Bata, Tipi Tapa da zeinak hanburgesak, hotdogak, otartekoak, jalapeñoak, patatak baconarekin eta saltxipapa gazta-saltsarekin eta pintxo ugari eskaintzen dituen. Bestea, Loiuko Events Basque Sensation-en glutenik gabeko taloak eta txorizo, txistorra, odolkia, solomoa eta bakoi ogitartekoak eta hanburgesa beganoak aurki daitezke.
Amaitzeko, Bilboko irudi ikonikoaz gozatzeko aukera ere egon da eta egongo da biharko 21:00ak arte. Gargantua et Pantagruel legenda frantsesean inspiratuta, 1854an hasi zen haurrak irensten eta, gaur egun ere, haren ahoa eta txirrista izuaren sinonimoa dira txikienentzat. Antonio de Echániz, “Etxaniz suhiltzailea” ezizenez, Bilbokoa den erraldoi horren sortzailea izan zen. Gargantua, erraldoia izateaz gain, aseezina da.