Aldatu Aurretik Bira Amaiera
BUELGO taldeak ESZENATOKIEI AGUR ESANGO DIO INDARBERRITZEKO ASMOEKIN EMANALDI BEREZIaren beste data bat iragarri du: azaraoren 1ean 19:30ean Euskalduna Jauregian. Euskaldunan egingo dituzten lehen bi kontzertuetarako sarrerak ordu gutxitan agortu ondoren, taldeak publikoaren eskaerari erantzun dio data berriekin.
Azken bost urteetan, BULEGOk abentura ahaztezina bizi izan du. Publikoaren energia eta maitasunari esker, taldeak ilusioz beteriko pausoak eman ditu, ametsak errealitate bihurtuz.
Orain, etorkizunari begira, taldeak proiektuari merezi duen arreta eta mimoa eskaintzeko beharra sentitu du. Atsedenaldi batek indarrak berritzeko eta ikuspegi freskoago batekin itzultzeko aukera emango die, orain arteko pauso ederrenei jarraipena emateko prest.
Horregatik, BULEGOk 2025eko azaroan atsedenaldia hasiko du eta urtebete baino gehiagoz ez da eszenatokietan izango.
Hala ere, atsedenaldiaren aurretik, taldeak bere lehen aroari behar bezalako amaiera eman nahi dio: agur-festa berezi batekin. Horretarako, leku enblematikoa aukeratu dute: Euskalduna Bilbao, eta festa hori 2025eko azaroaren 9an ospatuko da.