Bilboko Udalak Aste Nagusia prestatzeko lanetan jarraitzen du buru-belarri. Udalak bai Bilboko Konpartsek antolatutako jarduerak guztiak egitarau batean bildu ditu BIlboko Udalak eta jada banatzen hasi da, bertsio digitalean zein paperean.
Egitaraua formatu digitalean kontsulta daiteke, eta udal webgunean deskargatu. Bertan, Aste Nagusiarekin lotutako jarduera eta albiste guztiak biltzen dituen atal berezi bat prestatu dute. Era berean, “BILBAO ASTE NAGUSIA 2025” aplikazio ofiziala doan eskuratu ahal izango da Android eta iOS gailuetan.
Paperezko bertsioan ere egongo da, izan ere, Udalak 150.000 ale inprimatu ditu. Bizkaiko hiriburuko etxebizitzen postontzietan inprimatutako 100.000 egitarau banatuko dira, eta gainerako 50.000ak eskuragarri egongo dira, betseak beste, Barrutiko Udal Zentroetan, Jaien Eremuan eta Bilboko Konpartsen egoitzan.
Bestalde, Udalaren Sare Sozialetako kontu ofizialek etengabe emango dituzte Aste Nagusiaren programazioari buruzko xehetasunak, eta egunero emango dute jaien berri, ekintzen testuak, argazkiak eta bideoak argitaratuz.
Urtelorez, Bilboko zerua argituz
Su artifizialak berriz ere izango dira protagonista Aste Nagusiko gauetan. Zazpi piroteknia-etxe ospetsu (CAFFERO (Herbehereak), PIROCENTER (Brasil), BEISEL (Alemania), KUMA FIREWORKS (Canadá), ARTEFOGO (Galizia), FÊTES ET FEUX PRESTATIONS (Frantzia) eta DI MATTEO FIREWORKS (Italia)), Bilbao Hiria Su Artifizialen Nazioarteko XXXIII. Lehiaketan arituko dira, abuztuaren 16tik (larunbata) 22ra (ostirala) bitartean, 22:30etik aurrera. Arabako Valecea piroteknia-etxeak, bestalde, programazioari amaiera emango dio larunbatean, hilak 23, erakustaldi batekin.
Euren profesionaltasun- eta sormen-alardearekin, lehiatuko dira lehiaketak ematen dituen bi sariak eskuratu ahal izateko: Ikusleen Saria eta Epaimahaiaren Saria. Lehenengoa, izenak dioen moduan, herritarrek aukera izango dute balorazioan aktiboki eta zuzenean parte hartzeko eta Ikusleen Sariaren irabazlea aukeratzeko botoa emateko. Botoak "Bilbao Aste Nagusia 2025" mugikorrerako aplikazioaren bidez eman ahal izango dira. Epaimahaiaren Sariaren irabazlea lehiaketako epaimahaiak jakinaraziko du Aste Nagusiaren azken egunean. Epaimahaiak hainbat alderdi eta elementu hartuko ditu kontuan ikuskizun piroteknikoetan: aire-espazioaren okupazioa, originaltasuna eta efektuen aniztasuna, erritmoa eta jarraitutasuna, aniztasun kromatikoa, argitasuna, dimentsioak, diseinu eta formen perfezkioa, inguruarekiko konjuntzioa, eta jendearen onarpena.
Bilboko Udalak jakinarazi du suak ikusteko lekurik onena itsasadarreko ezkerreko bazterra dela, Nafarroa kaletik Uribitarte pasealekura doan bidea hain zuzen ere.
Balearen Desfilea
Balearen Desfilea Aste Nagusiko une gogoangarrienetako bat da eta aurten ere fantasiaz, tradizioz eta alaitasunez beteko du Kale Nagusia lehenengo abuztuaren 17an arratsaldeko 18:00etan hasita. Kalejira koloretsu honek beste behin ere itsasoko pertsonaiak, arrantzako konpartsak, oihaneko animaliak eta musika-taldeak bilduko ditu, Kantauri itsasoko bizitza eta jaiaren erritmoa uztartzen dituen ibilbide batean. Berriz ere“Bali” balea enblematikoa buru izango duen ibilbidea Plaza Biribilean hasiko da eta Kale Nagusian eta Moyua plazan zehar joango da, Areiltza Doktorearen zumarkalearen parean amaitzeko.
"Bali" balea handia -12 metro luze eta 5 metro garai da, eta desfilean ikusleei ura botako die. Balearekin batera joango dira desfilean Olagarro eta Txirla, konfetia botatzen; Txangurro distiratsua, Bisigu koloretsua, ahotik kea botako duena.
Aurten, itsasoak protagonismo handiagoa hartuko du Mare Nostrum konpartsari esker. Konpartsa hori 25 lagunek osatzen dute, eta olatu handiak eta marmoka dantzariak irudikatuko dituzte, Kantauri itsasoko erritmoa Bilboko Kale Nagusira eramanez. Eta ez da faltako Lobas de Mar konpartsa, euskal kostaldeko lanbide tradizionalak ordezkatzen dituzten emakumeek osatua: saregileak, neskatilak eta paketatzaileak.
Artisautza Azoka
Jaien programak eskaintzen duen alternatiba-eskaintza handiaren barruan Artisautza Azoka dago, Campo Volantinean kokatuko dena. 24 postu instalatuko dira guztira, eta abuztuaren 9tik 24ra bitartean egongo dira zabalik, 11:00etatik 24:00etara (ostiral eta larunbatean, 01:00era arte.)
Jakiak eta edariak kalean saltzeko postuek ere izango dute beren lekua Aste Nagusian. Zehazki, sei food truck jarriko dira leku hauetan: Udaletxeko zubian, Europa parkean (bi), Txikigunean (bi) eta Uribitarte pasealekuan.