Bilbo-Palestina herri ekimenak Mugimendu Globalak Gazara koalizioak, 40 herrialde baino gehiagotako aktibistek osatua, egindako mundu mailako deialdiarekin bat egingo du bihar, hilak 9, Bilboko Plaza Biribilean, eguerdiko 13:30ean.
Mugimendu honek 4 eskaera nagusi planteatzen ditu, eta Bilbo-Palestina Herri Ekimenak horien alde egiten du.
- Gobernu eta erakundeek presaz jardutea Israelen genozidioa eta Palestinaren kolonizazioa geldiarazteko.
- Gazarako lehorreko eta itsasoko pasabide guztiak berehala eta modu iraunkorrean irekitzea.
- UNRWA edo nazioarteko beste erakunde neutral bat Gaza barruan elikagaiak eta ura modu seguru eta duinean banatzen hastea, oztoporik gabe.
- Laguntza humanitarioarekin Gazara nabigatzen duen Flotilla Global Sumud misio zibilari itsas pasabide segurua bermatzea.
Mobilizazio global honek herri palestinarrak Gazan egiten dituen premiazko deiei erantzuten die. Bilbo-Palestinak, genozidioaren kontra eta Palestinaren askatasunaren aldeko borrokan kokatu dute kontzentratzeko deia.