Aste Nagusiko 46. Lehiaketa Gastronomikoa abuztuaren 18tik (astelehena) 24ra (igandea) izango da, eta buztan gisatua itzuliko da, herritarrek hala eskatuta. Aurtengo programan bueltan datoz ezagun zaharrak, eta nola ez, klasikoak ere ez dituzte ahaztu. Astelehenean pisto begetalaren txanda izango da, asteartean tortilla hartuko du bere lekua, asteazkenean txipiroiak bere tintan, ostegunean sukalkia, ostiralean bakailaoa pil-pilean, larunbatean marmitakoa, eta azkenik, igandean, buztana.
Aurtengo sariak handitu dituzte, eta aurreko urtekoekin bat eginez, hainbat espezietan sari ugari egongo dira: dendetan opari bonoak, bazkariak, tailerrak, txakolinak eta sagardoak, baita txapelak eta garaikurrak ere. Aurreko edizioetan bezala, lehiaketak bere sariak izango ditu konpartsentzat eta sukaldaritzako dohainak erakustera hurbildu nahi duten parte- hartzaileentzat.
Tortilla lehiaketan parte hartzen dutenek 10 arrautza eta kilo bat patata izango dituzte izena emateagatik eta tortilla irabazleak urte osoko arrautzen saria jasoko du. Besteak beste, hauek izango dira gastronomia lehiaketako sariak: Pintxo dastaketa menuak, Bilboko jatetxeetan bazkariak (Zarate, El Globo, Kalderapeko, Egurre, La Muga…), Bizkaiko txakolina pil-pila edo marmitakoa aurkezten dutenentzat, eta Gregorio Martin eta Bacalao Egino enpresak buru-belarri murgilduko dira gastro lehiaketarakin opari-bonoak ematen… sukaldean esku ona saritua izango da.
Aurten, lehiaketa orokorretik kanpo, lehiaketa berri bat egongo da lehenengo igandean, hilak 17. Aste Nagusiko munduko arrozen lehen edizioa ospatuko da, bakoitzak nahi duen bezala egosi dezan: “Areatza arroz alez bete dezagun eta horrela jai herrikoiei gure aletxoa jar diezaiegun”, adierazi dute Bilboko Konpartsek.
Txikienek ere lekua izango dute gastrogunean, gastrotxikiaren edizio berri batekin: astelehenean entsalada tailerra, asteazkenean fruta brotxeta eta ostiralean gilda, guztiak Mercabilbaok emandako produktuekin.
Horrez gain, Eusko Label produktuak egongo dira Haziren eskutik, 3 ardo katekin: ostegunean Basque Wine ardoa, ostiralean Euskal Sagardoa eta larunbatean Bizkaiko Txakolina. 0 KM-ko produktuen 2 parrillada solidario ere egongo dira: lehengo igandean haragi eta barazkiena eta bigarren igandean hegaluzearena.
Hau guztia gutxi balitz, lehen igandean Marijaiaren sudurraren bilatuko dute, ardo dotoreenen artean bereizteko gaitasuna gordetzen duen napia bilbotarra. Amaitzeko, Lur Merkatuak baserrietako produktuak merkatu moduan hurbilduko ditu Aste Nagusiko bi igandeetan.