Olatz Agirre: "Konpartsakideok saiatzen gara gure seme-alabak mundu honetan sartzen txikitatik". Francis Díez: "Jende askoren gogoari, borondateari eta lanari esker funtzionatzen du. Hori ez da munduko beste inon gertatzen"

uriola.eus 2025ko abu. 22a, 20:49

Francis Díez, Doctor Deseo taldeko abeslaria da aurtengo Aste Nagusiaren pregoilaria, eta Olatz Agirre txupinera, Txori Barroteko konpartsakidea. Jaietan murgilduta daudela, tartea eskaini digute bitxikeriren bat kontatzeko eta euren esperientzia elkarbanatzeko.