Bilbok agur esan dio Aste Nagusiari. Giro ona nagusi izan da azken egunean ere, nahiz eta tarteka nekea nabari izan den kaleetan. Gauean, urterolez, Marijaia erre dute, jaiari amaiera emanez. Orain, datorren urtera arte itxaron beharko dute bilbotarrek Aste Nagusiko su artifizialak, txosnak eta festa giro berezia berriro bizitzeko.