“Eszena kalera” programak 32 emanaldia eskainiko ditu

uriola.eus 2025ko ira. 4a, 13:15

Guztira magia, musika, kale-antzerkia, animazio-antzerkia eta clownez betetako 32 emanaldi egongo dira Bilboko auzoetan hilabete honetan zehar. Programaren bigarrena gaur izango da, hilak 4, Zurbarango Panera plazan.

Eszena kalera, kaleko arteen zirkuitua, berriz ere itzuliko da Bilboko auzoetara hilabete honetan. Guztira, 32 emanaldi izango dira, 17 konpainiaren eskutik.

Pasa den irailaren 1ean jada Zirika Zirkus taldeak eman zion hasiera programari Marietak zirkus ikuskizunarekin. Antzerki-zirku lana da, non maitasunaren eta elkartasunaren mugak aztertzen diren umorearen, maitasunaren eta sororitatearen bitartez. iraialren 13an berriz ere ikusteko aukera egongo da Txurdinagako Media Lune plazan, 13:00etan. Programaren bigarrena gaur izango da, hilak 4, Zurbarango Panera plazan. Ganso & Cía taldeak Welcome & Sorry keinu-komedia eskainiko du, clown-ildoan.

Gustu eta publiko guztietarako pentsatutako egitarau honek, zirkua, magia, musika, kale-antzerkia, animazio-antzerkia, clownak, dantza, dantza bertikala edo txotxongiloak bezalako diziplina artistiko handiko showak ekarriko ditu irailaren 30era arte. Egun horretan, Hortzmuga Teatroa (Agurea, urpekaria eta itsasoa), Orain-Bi (Mute) eta La Glo Zirko Dantza (Pyrenne) konpainien ikuskizunekin emango zaio amaiera kaleko arteen zikloari. Emanaldiak Zorrotzan izango dira, 11:00etan, Matikon 13:00etan, eta Santutxun 19:00etan, hurrenez hurren.

Eskaintzen diren jardueren artean haurrei zuzendutako zirku tailerrak daude. Zirkozaurre konpainiak egingo ditu irailaren 15ean, astelehena, 17:30etik aurrera Indautxu plazan, eta bi orduko iraupena izango dute. Horietan, adingabeek zirkuko elementuak praktikatuko dituzte, hala nola malabareak, oreka, akrobaziak eta aireko ariketak, beren gaitasun artistikoak eta sormenezkoak estimulatzeko eta, jolasaren bidez, zirkuaren mundura hurbiltzeko.

"Eszena Kalera"ren programazio osoa doakoa da eta kaleko ikuskizun hauek esparru irekietan goza daitezke, aldez aurretik sarrera edo lekua erreserbatu beharrik gabe.