Mugarik Gabeko Kazetarien (RSF) eta Avaazen ekimenez bildutako ehunka komunikabidek bat egin dute Gazako kazetari palestinarrak babesteko, nahi dutenak berehala ebakuatzeko, Israelek erreportarien aurka egindako krimenen zigorgabetasuna amaitzeko eta nazioarteko prentsa Zerrendan modu independentean sartzeko.
Mugarik Gabeko Kazetarien arabera, Israelgo Armadak 220 kazetari hil ditu Gazako Zerrendan, ia 23 hilabetetan. Abuztuaren 10etik 11rako gauean, Israelgo indarrek sei kazetari hil zituzten Anas al-Sharif enklabeko Al-Jazeerako korrespontsalaren aurkako eraso selektibo batean. Abuztuaren 25ean, astelehena, Israelgo Armadak beste bost kazetari hil zituen eraso bikoitz batean. Hortaz, Israelgo Armadak erritmo honetan kazetariak hiltzen jarraitzen badu, laster ez da bakar bat ere geratuko Gazan zuri informazioa emateko lelopean egin dute deialdia.
Ekimenarekin bate egiten duten hedeabideei sare sozialetan edukia zabaltzera animatu ditu RSFk, horretarako, #ProtectJournalistsInGaza eta #LetReportersIntoGaza hashtag-ak erabiltzea proposatuz.
Uriolarekin batera, EITBk, RTVEk, “El País”-k (eduki editoriala), EFEk, Prensa Ibericak (eduki editoriala goiburu guztietan), La Sextak, “ElDiario.es”-ek, “Público”-k, EFE agentziak, 5W aldizkariak, InfoLibrek eta El Saltok, ere bar egingo dute, beste askoren artean.
Nazioartekoen artean daude Al Jazeera (Qatar); 'The Independent' (Erresuma Batua); Mediapart (Frantzia); 'Der Frietag' (Alemania); 'Le Soir' (Belgika); 'La Libre Belgique' (Belgika); New Bloom (Taiwan); Photon Media (Hong Kong); 'Media Today' (Hego Korea); 'Il Dubbio' (Italia); Agencia Pública (Brasil); 'Le Desk' (Maroko) eta 'Semanario Brecha' (Uruguai), besteak beste.