"Jone, batzuetan", Sara Fantova zuzendari bilbotarraren lehen pelikula, irailaren 12an zinemetan

uriola.eus 2025ko ira. 9a, 11:15

Sara Fantova Barrena zuzendari bilbotarraren Jone, batzuetan filma irailaren 12an, ostiralean, estreinatuko da zinemetan. Pelikularen ardatza Jone da, 20 urteko gazte bat, Kaskagorri Konpartsako kidea, bere aita eta ahizpa txikiarekin bizi dena. Bilboko Aste Nagusian murgilduta, Olga ezagutuko du, bere lehen maitasuna, eta aldi berean aitaren Parkinsonaren ondorioak ustekabean areagotuko dira.

Sara Fantova Bilboko San Frantzisko auzoko gaztea da. Bartzelonara joan zen zinema ikastera, Jone, batzuetan bere lehenengo pelikula da. Bilbon grabatu zuen orain dela bi urte, 2023an, Bilboko Aste Nagusian. Pelikularen inguruko xehetasun gehiago ezagutzeko filmaren zuzendariari, Sara Fantovari, elkarrizketa egin diogu.

Sara Fantova:

"Helburua izan da aktoreek sentitzea garrantzitsuena ondo pasatzea zela"

"Nire aita eta nire artean eraikitzen den zubian ikertu nahi izan dugu pelikulan"

"Errodajean espazioa eskaini genion kaosari eta horrek eragin zuen pelikula eraikitzea, ez zegoelako bakarrik pelikula posible bat"