Palestinarekin Elkartasuna plataformak mobilizatzeko deia egin du larunbat honetan, irailaren 20an. Plataformak uste du aste honen hasieran Gaza hiriaren aurka hasitako lurreko erasoa beste urrats bat dela Israelgo Estatuaren proiektu genozida eta kolonialean. “Estatu sionistaren azken erasoaldi hau okupazioaren eta garbiketa etnikoaren hamarkadei, genozidio irekiaren bi urte baino gehiagori eta planifikatutako blokeo humanitarioak eragindako gosetearen bederatzi hilabete baino gehiagori gehitu behar zaie”, gehitu du.
Era berean, erakunde sionistak egindako “garbiketa etikoa eta genozidioa” mendebaldeko erakunde eta gobernuen laguntza eta konplizitateari esker bakarrik dela posible adierazi dute. Izan ere, mendebaldeko gobernuek palestinaren aldeko keinuak egin arren, harreman ekonomikoak, diplomatikoak eta kulturalak mantentzen jarraitzen dituzte Israelgo estatuarekin.
Horregatik guztiagatik, Palestinarekin elkarteak uste du beharrezkoa dela erakunde sionistaren eta hura sostengatzen duten gobernuen aurka eta Palestinako herriaren erresistentziaren alde mobilizatzen jarraitzea. Zentzu horretan, mobilizatzeko deia egin du larunbat honetan, 12:00etan, Bilboko Arriaga plazan.