Azken bi urteotan, aurrekaririk gabeko sarraskia gauzatu du Israelgo Estatuak palestinar lurretan. Zenbaketa ofizialek 74.100 hildako baino gehiago aipatzen dituzte (200.000 izan daitezkeelarik), 165.000 zauritu eta 5.560 errepresaliatu. Laguntza humanitarioa blokeatzeaz gain, blokeo informatibo zorrotza ezarri du entitate sionistak.
Hori dela eta, eguneroko ogi bilakatu dira kazetarien kontrako erasoak, lurraldean sartzeko ezintasuna, interneteko sarbidea mozketak, zentsura, errepresioa edota kriminalizazioa. Bi urteko desmasiaren ondotik, oztopo latzenen gainetik zutik iraun duen erresistentziari babesa adierazi nahi du Bilboko Uriolak, baita Israelgo estatu genozidari zein bere mendebaldeko konplizeei aurre egitearen beharra adierazi ere.
Urriaren 4an, jada bi urte luzez luzatu den sarraskia salatzeko mobilizaziora deitu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Iruñeko karriketan.