BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETA 2025

Hasi da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

uriola.eus 2025ko ira. 29a, 12:06

Urdulizko bertsolarien talde-argazkia

Urdulizko Kultur Etxean egindako lehenengo saioan Aitor Bizkarra abadiñotarra izan da garaile. Hurrengo saioak asteburu honetan, urriaren 4an eta 5ean, izango dira Lekeition eta Mungian.

Urdulizko Kultur Etxean jokatu dute asteburu honetan, irailaren 28an, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa. Saioa hasterako sarrera guztiak agortuta zeunden. Hurrengo saioak asteburu honetan, urriaren 4an eta 5ean, izango dira Lekeition eta Mungian.

Aitor Bizkarra abadiñotarra izan da lehen saioko garailea, 518.5 punturekin. Beraz, zuzenean pasatuko da Zeanuriko finalaurrekora, urriaren 26an. Honela geratu dira saioko puntuazioak:

Aitor Bizkarra Ruiz_________________ 518.5

Izaro Bilbao Arostegi_______________451

Mikel Retolaza Etxebarria___________447

Koldo Gezuraga Seijido_____________446.5

Garazi Navarro Ugarteburu__________445

Garikoitz Sarriugarte Onaindia_______411.5

Saioan Beñat Vidal Gurrutxaga egin ditu gai-jartzaile beharrak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Beñat Romero Maguregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Marta Ortiz Mateo, Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.