Bilboko Zirkuitua programaren edizio berria hasi da

uriola.eus 2025ko urr. 3a, 10:34

Udal programa urriaren 2an hasiko da Otxarkoagako Udaltegian eskaini den Companyia del BAC-en Lear: entre la vida y la muerte lanarekin, eta abenduaren 18an agurtuko da Errekaldeko Udaltegian, Itxartu Antzerki Taldearen El zoo de las plumas antzezlanarekin.

Bilboko Zirkuitua programaren edizioa berria hasi da, Bizkaiko hiriburuko eta inguruetako antzerki taldeen jarduera sustatzen duen udal ekimena, Bilboko hainbat auzotan banatutako doako emanaldiak eskainiz. Hain zuzen ere, atzo, hilaren 2an, eman zitzaion hasiera Otxarkoagan Companyia del Bac konpainiaren Lear: Entre la vida y la muerte emanaldiarekin.

Urriaren 2tik abenduaren 18ra, ostegunero, sortzaile berrien eta Hiriko antzerki talde amateur eta erdi-profesionalen proposamen eszenikoak programatuko dira, publiko orori zuzenduak. Antzezpenak Altamira, Basurto, Begoña, Rekalde, Otxarkoaga, San Frantzisko eta Zorrotzako Udaltegiek eta Solokoetxeko Institutuak hartuko dituzte.

Emanaldi guztiak doakoak dira eta 19:00etan hasiko dira. Saioetan sartzeko ordubete lehenago jaso behar dira sarrerak, emanaldi bakoitzaren egunean bertan (18:00etan), CMD bakoitzaren ekitaldi-aretoaren sarreran. Pertsona bakoitzeko bi sarrera baino ezin izango dira eduki, eta mugikortasun murriztua eta premia bereziak dituzten pertsonentzako lekuak gordeko dira. Proposamen bakoitzaren informazio osoa esteka honetan aurki daiteke.

Bilboko Zirkuituaren denboaldi berri honetan honako konpainia hauek ere parte hartuko dute: La Trascienda Teatro, Un relato para cada rato, Itxartu Antzerki Taldea, Alejandro Gijaba, Libélula Teatro, Suminak. Uribe Kostako Emakumeak Antzerkia, Tunka Taldea, eta Luna Llena. Gainera, antzerki laburreko lau proposamen eskainiko dira: "Diario de desdichas", "Vinagre" eta "Encuentro nocturno de muerte y olvido" (Arimaktore); eta "El conserje" eta "Corsarios", Unai Garcia Amarok zuzenduta.

Bilboko Zirkuituak bi helburu ditu: batetik, herriko eszena bultzatzea eta, bestetik, antzerkia Bilboko auzoetara hurbiltzea. Udal-programa horrek Bilboko kultura-eskaintzaren deszentralizazioan eragiten du, eta ia barruti guztietara zabaldu da. Ekimena aitzindaria eta bakarra da bere generoan, eta, hari esker, asko dira denboran zehar esparru profesionalera jauzi egin duten aktoreak, aktoreak eta konpainiak.