Lehenik eta behin, gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu udalekuetako begiraleei eta bertako komunitateari, baita eraso zuzenak jasaten ari diren kideei ere. Ez zaituztegu bakarrik utziko!
Feminista transbaztertzaileek, oro har sektore erreakzionarioek eta eskuin muturrak Bernedoko udalekuetako dutxen eta komunen mistotasuna aitzakia gisa erabili dute egunero zapaltzen gaituen sistemaren makinaria modu esplizitu eta antolatuan martxan jartzeko. Mugimendu feminista eta LGTBIQ+ mugimendua eta mugimendu antiarrazista luzaroan borrokatu dira sexuaren eta biluztasunaren inguruan dagoen moralizazioaren eta puritanismoaren aurka, binarismoaren aurka eta heziketa transfeministaren alde. Borroka hauek guztiak indarkeria matxistari aurre egiteko bidea direla ulertzen baitu. Beraz, modu argian salatu nahi dugu sexu-genero disidentzia haurren aurkako erasoekin lotu izana.
Lintxamendu kanpaina eta eraso antolatu hauek olatu erreakzionario oso baten parte dira, ezker- eskuin hedatzen ari dena. Euskararen aurkako erasoen edo langile mugimenduaren kriminalizazioaren gisan, transfobia, misoginia eta arrazakeria ere olatu erreakzionario berberaren parte dira eta askotan ez zaie garrantzi bera ematen. Aldi berean, gogorarazi nahi dugu ultraeskuinak feminismoaren, sexu genero disidenteon edo pertsona arrazializatuen borrokaren aurkako mezuak erabiltzen dituela gizonen atxikimendua lortzeko.
Ultraeskuinak eta olatu erreakzionario honen parte diren sektoreek, demagogikoki aurkakoa adierazi arren, patriarkatuaren, kolonialismoaren eta kapitalismoaren erreprodukzioa dute helburu. Sektore prekarizatuak, bazterrekoak eta mugimendu sozialak jartzen dituzte arazoaren erroan: pobrezia, prekarizazioa eta heriotzak nagusi diren garaiotan, eraldaketa sustatu dezakegun mugimenduak desintegratu eta desagerrarazteko.
Udalekuak aitzakia soila besterik ez dira izan haien mundu ikuskera transfobo eta erreakzionarioa zabaltzeko, eta horren aurka borrokatzen den oro erasotzeko.
Baina guk argi diogu: kalean eta sare sozialetan erasoek hartzen dituzten hamaika formei erantzuteko prest egongo gara. Antolatuta eta saretuta gaude, eta geroz eta gehiago gara. Borroka, kolektibotasuna eta autodefentsa transfeminista dira gure tresnak. Aurrean izango gaituzte!
Kaleak, sareak, plazak, udalekuak… gureak dira! Gora borroka transfeminista!
SINATZAILEAK
Agirin berdintasun taldea
Ahalduntze Bertso Eskola
Aiuri talde feminista
Aiaraldeko gazte feministak
Akelarre (Santutxuko Talde Feminista)
Andoaingo Mugimendu Feminista
Andramanuelak Talde Feminista (Antzuola)
Armahiru kolektiboa
Astindu Armayuek (Azpeitiko LGTBIQ+ asanblada)
Atximurka (Ibaetako talde transmaribibollo autonomoa)
Azeri Gorriak (Berrizko asanblada feminista)
Ay Dragmela!
Bargastak
Beasaingo Asanblada Feminista
BERHEZI Berdintasun Kontsultoria
Bilboko Gazte Sare Feminista
Bizkaiko E28 Koordinadora
BitxiBitxi Kolektiboa
Buruntzaldeko Transmaribibolloak
Dekumas LBT
Denon Bizitzak Erdigunean Oñati
Donostiako Asanblada transbollomarika
Donostialdeako Asanblada Antiarrazista
Ehgam
EHko Bilgune Feminista
EHko Emakumeon* Mundu Martxa
EHko Gazte Feministak
Enor (Zumaiako asanblada transfeminista)
Erraustu (Ibaetako Gazte Feminista taldea)
Errotik
Eztenak talde feminista
Gasteizko Mugimendu Feminista
Gipuzkoako Trans Asanblada
Goierriko Gazte Feministak
Harramazka (Gasteizko Gazte Feministen taldea)
Harrotzen gazte talde feminista
Haziak
Intziri
Iñarrosi
Judimendiko Gazte Feministak
Kalamiak
Kiskali (Basauriko gazte talde feminista)
Kuir Eztanda
Lea Artibai eta Mutrikuko Desbiauak
Lemoako Zaplast Talde Feminista
Lohixak
Loratuz Lotu
Malerreka eta Bertizaranako mugimendu feminista
Mamarratxosni
Marienea Elkartea
Marieneako Bolleren Taldea
Marrako
Martxanterak talde feminista
Matraka
Morbor (Arrasate)
Morroxkak (Zarauzko Gazte Feministak)
Nü Shu Ermuko gazte feministak
Oiartzungo Feministen Asanblada
Oñatiko talde desbiaua
Oriyoko Pakak
Oreretako Kuirdinadora!
Pikarraituz Atxabaltako Gazte Feministak
Sardiñerak
Sare Lesbianista
Sorginen alabak
Sugarri (Sopelako Gazte Feministen Taldea)
Sumin Gazte Feministak
Tolosaldeako Gazte Feministak
Traka (Andoaingo Gazte Feministon Taldea)
Ukatu
Zarauzko Bilgune Feminista
Ziztadak (Bilbo Zaharreko Talde Transfeminista)
Xulufrinak Lesakako Sare Feminista
+Beste hainbat norbanako eta kolektibo