Israelekin arlo guztietako harremanak “guztiz” apurtu behar direla adierazi du Nerea Etxebarriak

uriola.eus 2025ko urr. 3a, 14:12

Gaur goizean, urriak 3, egindako agerraldian talde guztien parte hartzeak duen garrantzia azpimarratu du Etxebarriak, Israelekin harremanak apurtzeko. Flotillaren inguruan aritu dira, izan ere, azken datuen arabera,  Israelek Gazara zihoan Sumud ontzidiaren azken ontzia atzeman du.

Gazarako Mugimendu Globala Euskal Herriak agerraldi egin du gaur goizean, urriak 3, Israelekin harremanak “guztiz” apurtu behar direla gogorarazteko. Hala adierazi du Nerea Etxebarriak: “Boikot egin behar zaio Israeli arlo guzietan, baina batez ere ekonomikoki eta militarki”.

Talde guztien parte hartzeak duen garrantzia azpimarratu du Etxebarriak, eta apurka aldaketa daude ikusten ari dira. Esaterako, unibertsitate mailan ikasle, irakasle eta zuzendaritza taldearen eraginari esker harremanak apurtzen dabiltza Israelekin. Osasun mailan medikuak eta erizainak TEVA farmazeutika israeldarraren produktuak banatzeari uzten hasi dira eta Osakidetzea eta Nafarroako Gobernuari harreman guztiak apurtzeko exijitu diete. Azkenik, herritarren aldetik, egunetik egunera ikusten daude jendea kalera ateratzen dela, bero dagoela, oso haserre: “Beraiei esker gobernu desberdinek beste jarrera bat agertzen ari dira”. Hala ere, uste dute ez dela nahikoa, ezta Eusko Jaurlaritzak egiten dituen adierazpenak ere.

Hori dela era, Euskal Herritik exijitu dute genozidioa gelditzea, blokeoarekin amaitzea, laguntza humanitarioa berehala heltzea, behartutako erbesteratzea bukatzea eta errudunei prozesu judizial bat irekitzea.

 

Global Sumud Flotilla

Flotillaren inguruan aritu dira, izan ere, azken datuen arabera,  Israelek Gazara zihoan Sumud ontzidiaren azken ontzia atzeman du. Gazako kostaldetik 42,5 itsas miliara zegoen Marinette itsasontzia abordatu dutenean.

Ana Caspónek gogorarazi du Flotillaren helburua: Gazan gertatzen ari den genozidioaren salaketa ikusaraztea, blokeoa haustea eta laguntza humanitarioa eramatea. ”Badakigu denak daudela israeldarren kustodiapean, eta badakigu hori bortxaz egin dela, jakinda Flotilla baketsua izan dela, are okerrago gainera, izan ere ontzi horiei nazioarteko uretan aurre egiteko indarkeria erabili badute”, argitu du Caspónek.

Aktibista gehienek ez dute sinatuko berehala erbesteratuak izateko sinatzeko eskatzen dietena. Hau da, eta bertan geratuko dira epaituak izateko eta dnebora geihago emango dute han, erbesteratuak izan arte.  

Bestalde, martxan dagoen beste flotilla baten berri eman dute. Urriaren 1ean irten ziren 6-7 isatsontzietan osasun-langileak eta kazetariak Italiako portu batetik. Nabaremdnu dute horietako batek jada aurretik parte hartu izan duela beste flotillaren batean, izan ere ez flotilla baten lehen aldia: “Urteetan zehar egin izan da, blokeoa ez delako berria”.

 

Hurrengo deialdiak

Datozen egunetan, kalean jarraituko dutela adierazi dute. Izan ere, hilabete honetan jada hainbat deialdi egin dituzte:

  • Urriak 10, ostirala: Kontzentrazioa Arriaga plazan 17:30ean, Mugimendu Feministak antolatua.
  • Urriak 15, asteazkena: Lanuzte orokorra eta manifestazioa 12:30ean Jesusen Bihotzetik, Sindikatuen antolatua.
  • Urriak 17, ostirala: Kazerolada herri guztietan, Gernika-Palestina Heri Ekimenak antolatua
  • Urriak 25, larunbata: Manifestazio nazionala Bilbon, Gure Haurrak ere badira deituta, mundu guztiaren sostenguz lehen aldiz 2 urte hauetan.