Lekeitioko Ikusgarri zineman eta Mungiako Olalde aretoan jokatu dituzte asteburu honetan, irailaren 4an eta 5ean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren eta hirugarren saioak. Saioa hasterako sarrera guztiak agortuta zeunden. Hurrengo saioak asteburu honetan, urriaren 11n eta 12an, izango dira Galdakaon eta Getxon.
Txaber Altube abadiñotarra, Lekeitioko saioa irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da, 480 punturekin. Beraz, Abadiñoko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 2an jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak
Txaber Altube Sarrionandia______ 480
Lurdes Ondaro Mallea___________458
Iruri Altzerreka Martinez_________444.5
Jone Larrinaga Dañobeitia_______432.5
Iker Uriarte Urrutia_______________422.5
Beñat Bilbao Landa______________416
Idoia Anzonandia egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi, Ander Arrien, Beñat Romero, Iñaki Aurrekoetxea, Marta Ortiz, Miriam Juaristi. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea egon da.
Unai Mendiburu izan da puntu gehien batu dituena Mungiako saioan: 464 puntu. Beraz, Abadiñoko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 2an jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:
Unai Mendiburu Valor_________________ 464
Imanol Uria Albizuri_______________458
Maite Sarasola Isazelaia___________458
Josune Aramendi Perez_____________425.5
Ander Ucelay Aristi__________418.5
Peru Vidal Gurrutxaga_______417.5
Jon Amezaga egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi, Ander Arrien, Beñat Romero, Iñaki Aurrekoetxea, Marta Ortiz, Miriam Juaristi. Idazkari beharretan Itxaro Juaristi egon da.